Asteko menua: Jhumpa Lahiri + Sam Amidon (eta +)

Ez da aitzakiarik aste honetan aspertzeko. Garoako agenda literatura onaz, musika ikargarriaz eta kontatzeko asko duten autorez gainezka dator. Hona hemen laburpentxo bat.

Azaroak 26, asteazkena. 20:00etan: Luis Boullosa Luis Boullosa idazlearen bixita izango dugu Garoa Kultur Laben. 'El puño y la letra' liburua aurkeztera dator eta musikaz zein literaturaz solastera. Sorkuntza literarioa eta underground rockanrolla baita dakarrena. El País egunkariaren arabera, galdu ezin den pieza bat. Zeuk galduko duzu?

Azaroak 27, osteguna. 19:00etan: Amigos de Papel: 'Tierra desacostumbrada', Jhumpa Lahiri

Garoan desiatzen gaude beti Ruth Pérez de Anucita eta gaztelaniazko irakurle klubarekin dugun hileroko zita iristeko. Oraingoan New York Timesentzat 2008 urteko lan onena izan zenaren inguruan, Jhumpa Lahiriren 'Tierra desacostumbrada'-ren inguruan, ariko gara. Ruth ez baita ibiltzen txorakeriekin. Literatura maitasunaz eta ardo onaz lagundua!

Azaroak 28, ostirala. 19:30ean: Paperezko Kontzertuak: Sam Amidon Folk estatu batuarraren esperantza dela diote askok. Abesti zaharrak bertziklatzea gustatzen zaio, eta oso ondo egiten du gainera, korronta klasikoak berriekin uztartuz. Bere ahots hautsiaz. Ederra izango da Zabaleta kaleko 34. zenbakian eskeiniko duen errezitala.

Azaroak 29, larunbata. 19:30ean: 'Ongi etorri', Angel Gros + Albert Cavalier 'Ongi etorri', Angel Grosen azken eleberriaren aurkezpena. Autorearekin solastu eta bere liburu berriaren ertz eta sekretu guztiak deskubrituko ditugu. Gero, Albert Cavalierren kontzertu akustikoarekin gozatuko dugu. Ez da ardo onik faltako.