Asteko menua: Paperezko Antzerkia, Podemos marca eta Iban Urizar

Aste honetan ere ez dizugu aspertzeko arrazoirik emango. Honakoa da prestatu dizugun menua:

Abenduak 9, asteartea (19:30):'Ireneren Unibertsoa' Carmen Arrazolaren azken lanaren aurkezpena (piskolabisa barne)

Abenduak 10, asteazkena (19:30): 'PODEMOSen markaren errelatoa Euskal Herrian', EHUko eta Deustoko unibertsitateko maisuekin eta Osoigo.com-eko bultzatzaile Eneko Agirrerekin mahai ingurua.

Abenduak 11, osteguna (19:00): Paperezko Antzerkia: 'Idazlea zeu zara', familia guztiarentzat antzerkia. Dejabu panpin laborategiak interpretatutako lana, Joseba Sarrionandiaren ipuin homonimoan oinarritua.

Abenduak 12, ostirala (19:30) Kontzertua: Iban Urizar (A)morante. Hamaika artistarekin jo duten tronpetajolea. Bere metalaren soinua eta doinua ekarriko ditu Garoa Kultur Labera, oso gutxitan goza daitekeen bere bakarlana konpartituz.