John Berkhout taldeak kontzertu berezia joko du Albaolan

John Berkhout oiartzuarrek 12-17 urte bitarteko gaztetxoentzako kontzertu berezia eskainiko dute hilaren 12an, ostiralez, Albaola Itsas Faktorian (Pasai San Pedro). Kutxa Fundazioaren #izanezberdin programak antolatu du ekimena, Garoa liburu denden eta Albaolaren laguntzarekin. Paperezko Kontzertuetako formatu bera izango du emanaldiak, baina oraingoan gazteak izango dira protagonista, eta, beraz, haiek izango dira musikariei nahi adina galdera egingo dizkietenak.

Antolatzaileek adierazi dute “esperientzia ahaztezina” izango dela, eta, musika ez ezik, gainerako elementu guztiak “mimoz” hautatu dituztela. Ondorengo plana proposatzen dute:

  • 19:30ean topaketa Hospitalilloko moilan, Herreran.

  • 19:45ean Albaolarantz abiatuko gara, txalupaz.

  • 20.15ean John Berkhouten kontzertu txikia txalupetan, itsasoz inguratuta.

  • 20.30ean Albaolan lehorreratu eta John Berkhouten kontzertu akustikoa.

Sarrerak 10 eurotan eskuratu daitezke, donostia@egaroa.com-era idatzita edo 943 26 56 69 zenbakira deituta. Kutxabank-eko Gaztedi Planean izena emandako gaztetxoek 8,5 eurotan gozatu ahal izango dute esperientziaz.