Liburuzain baten bila gabiltza

Liburuzain baten bila gabiltza gure lantalde ttikia indartzeko. Zu zeu izan zaitezke pertsona egokia, edo agian ezagutuko duzu baldintzok betetzen dituen nor edo nor.

  • Garoa Txomin Agirreren liburu bat dela baldin badakizu.
  • Zweig esaten duzun bakoitzean gaizki ahozkatzen duzula pentsatzen baduzu.
  • Martutene eskuartean hartu eta irakurtzea ere planteatu baldin baduzu noiz edo noiz.
  • Maus-ekin negar pixka bat egin baduzu.
  • Liburu berrien paper usainak mozkortzen bazaitu.
  • Zure bikoteari liburuak oparitzen badizkiozu (gero zuk irakurtzeko).
  • Liburu bat noiz edo noiz bere azalarengatik aukeratu baduzu.
  • Literatura gustuko baduzu eta ez hainbeste literatoak
  • Paperezko kontzertuekin gozatu baldin baduzu.

Ezaugarri hauek betetzen dituen liburuzain bat ezagutzen baduzu, edo zure burua liburuzain bezala aurkeztu nahi baduzu, cv@egaroa.com helbidera idatzi eta ahalik eta bizkorren erantzungo dizugu.


garoa