Pizzería Kamikaze y otros relatos

Zure buruaz beste egitea erabakitzen duzu bizitzaz zeharo nazkaturik zaudelako. Hala eta guztiz ere, bizileku berriak, utzitakoaren antz handia du.

Etgar Keret, literatura israeldarraren enfant terrible-ak, kontakizun ezberdinen bidez bere lurraldeko kontradizio eta paradoxak azaltzen dizkigu, beti ere, surrealismo eta umore beltz ikutu batekin.

Israeldar idazle gazteak oso gogoko du muga ikutzea, gaietan arriskatzea (istorioa bere lurraldeko konfliktu belikoan kokatzen da, baina aldi berean isilik geratzen direnen ideiak errespetatzen ditu). Pertsonai guztiak errealitate gordinaren eta fikzioaren zentzugabean nahasten dira.

Lagunarteko hizkera zuzena erabiltzen du idazleak eta begirada berezi bati esker irakurlearen arreta mantentzea lortzen du bapateko aldaketa eta egoera bitxien bidez.

Autobus gidari batekin aurkituko gara, zeinek bere ideologia tarteko, autobus geltokian ordurako ez dauden bezeroei sarrera ukatzen die. Haim eta bere buruaz beste egin dutenen munduan aurkituko gara. Haim-ek Kurt Cobain ezagutzen du. Kurtek, behin eta berriz, garai bateko bere kanta grungeak kantatzen ditu guztiak aspertuz.

Pizzería Kamikaze y otros relatos

Egilea:
Argitaletxea: Siruela
ISBN: 9788498411942

Dos días después de suicidarme he encontrado trabajo en una pizzería que se llama Kamikaze y que forma parte de una cadena. La verdad es que en mi primera noche aquí una me tiró los tejos, una que sí merecía la pena, sólo que tenía la piel un poco floja, suelta, como si hubiera terminado ahogada, pero tenía un cuerpazo diez, y los ojos también.

etgar-keret