Ongi etorri!

Mundu berri bat gauzatzen ari da Sarean, oztopo eta muga guztiak ezabatuz. Errealitate berri baten aurrean gaude, orain dela urte gutxi batzuk ezinezko zirudienak egun begi bistan dugu.

Literatur testua ohiko euskarritik banantzen ari da. Guztia errezagoa da. Edo zailagoa. Oso zaila da liburu, liburudenda, argitaletxe, editore, etabarren etorkizun gertua iragartzea. Produkzio molde berriek erabat baldintzatuko dute literatura eta dagoeneko lehen pausuak atzematen ari dira.

Guzti honek eta gehiagok —sotzearen inguruko aldaketa erradikalak, edukiak jaso nahiz zabaltzeko moduak, banaka edo elkarrekin— errealitate berri batera garamatza.

Gune honetan hain zuzen ere, XXI. mendean literatura egiteko dauden moduen inguruan ihardungo dugu. Literaturaz hitzegingo dugu, editorekin hitzegingo dugu, idazleekin hitzegingo dugu eta noski: sortzaile berriei teknologia digitalek eskeintzen dizkien aukeraz hitzegingo dugu.

Garoa Liburudenda, 1973tik Zarautzen, Gipuzkoa.


garoa