Redondako Erreinua eta saria

Nabigazio karta batean 16º 56’ ipar latitudea eta 62º 21’ luzera ekialdea bilatuz gero, Ozeano Atlantikoan galduriko hiru kilometro karratuko irla bat atzematen da: Redondako irla antillarra. 1997. urtean, Javier Marias Redonda Erreinuko errege koroatu zuten. Uharteko egoile: suge-belarrak, arratoiak eta muskerrak.

Jaungoikoaren eskuetan utzitako esparru bat da Redondako irla. Montserrat eta Antigua antillar irletatik gertu dago. Irla honetan erroldaturik daude; Francis Ford Coppola, Pedro Almodóvar zinemagileak, Arturo Perez-Reverte eta Eduardo Mendoza idazleak edota Frank O. Gehry arkitektoa besteak beste. Pertsonai guzti hauek beraien aristokrazia literarioa eta bizileku karibearra Javier Marias-i (Xabier I) zor diote, honek bere erreinupean bizilagun izendatu baiditu.

Javier Marias, Jon Wyne-Tyson (Juan II)-aren abdikazioaren ondoren izan zen koroatua eta bere hitzek diotenaren arabera, jatorri eta oinordekotasuna “ironia eta letren bidez zabaltzen da, eta inoiz ere ez, ohore eta odol bidez”.

Reino de Redonda saria 2001. urtean izan zen ezarria. Sariaren helburua idazle zein zinemagile atzerritarren lana bere osotasunean saritzea da, espainiar hizkuntz edo kulturari egindako ekarpenarengatik. Honela, urtero, Javier Marias  bere erreinuko hainbat noble eta intelektualekin biltzen da hautagaiak aurkezteko. Proposaturiko hiru hautagaien artean aukeraketa bat egin ondoren saria banatzen dute. Epaimahai kide dira George Steiner, Almodovar, Coetzee, Rohmer, Alice Munro, Sir John Elliot eta Ford Coppola.


javier-marias   redonda   sariak