Betiko lez, testua ohiko euskarritik banatzen ari da

Nahiz eta harria izan idazketa euskarririk zaharrena; egurra izan zen benetako euskarria. Mesopotamian K.a. III. milurtekoan buztinezko listoi batzuk agertzen dira. Txinan aldiz, idazteko euskarri modura seta erabiltzen zuten. Pintzelen laguntzaz idazten zuten txinatarrek. Urte ezberdinen buruan idazteko euskarri ezberdinak erabili zituzten:hezurrak, brontzea, zeramika, eskamak, etab.

Listoia liburukiez (volumina, volumen-en plurala) ordezkatua izan zen. Liburuki hauek, papirozko paper bildu batzuk ziren, arinagoak eta errazagoak garraiatzerako orduan. Aintzinako Egipton, Grezian eta Erroman ohiko idazketa euskarri izan zen papel bildu hau.

Papel bildu honek pergaminora garamatza. Arian-arian pergaminoak papiroa ordezkatzen du.

II. eta III. mendean, codex-ak volumina ordezkatzen du. Liburua ez da jada, paper bildu bat izango, elkarren artean josirik dauden orri karratu batzuk baizik. Gaur egun ezagutzen dugun liburu karratua sortzen da. Codex-ak sortzea monastegietako abadeen lana zen.

Europan hirien haunditze eta eraldatzeak, liburuarengan ere eragin nabaria du: produkzioa haunditu eta monastegietatik ateratzen da liburua, liburuaren aro monastikoari amaiera emanaz.

  1. urtean Gutenberg-en inprimatze teknikak liburuaren aro industrialera garamatza. Liburuaren inguruan mundu berri bat sortzen da: inprenta, edizioa, banaketa eta guzti honekin, irakurzaletasuna. Merkatu edo irakurle potentzial batzuk egonik, liburua eskuragarri bihurtzen da prezioak jeistearekin batera.

Liburua gaur egun ezagutzen dugun formatu edo euskarrian, XV. mende amaierakoa da. 1501. urtea baino lehenago imprimakiei inkunable deritzaie.

Oso zaila da liburuaren etorkizunaz hitzegitea. Egun informazio zehatz behar duen edonork irakurketa sekuntziala alboratu eta bilaketa zuzen bat egiten du, Honen adibide dira entziklopediak, gero eta gutxiago argitaratzen dira liburu formatuan. Milaka entziklopedia nahiz hiztegi aurki ditzazkegu webgune ezberdinetan.

Testua bere euskarritik banatzen ari da berriz ere.


irakurketa-euskarriak   eduki-digitalak