Europeana

Orain, Europar Batasuneko estatuek plataforma edo gune berri bat sortuko dute. Europeana kultur alorreko liburutegi digital bat izango da eta klik soil batean liburu, musika eta arte lan guztiak eskuragarri jarriko ditu. Hasiera batean ingelesez, frantzesez eta alemanieraz egongo bada ere, jarraian europako hizkuntza guztietara zabalduko da.Bi urteren buruan sei milioi dokumentu digitalizatu bildu nahi dira.

Europar Batasuneko estatuek liburutegi digital erraldoi bat sortzeko zuten erronkak, datorren Azaroan izango du hasiera: Europeana, europear liburutegi digital erraldoia martxan jarriko da.

Horst Forster-en (kontenitu digital eta sistema kognitiboen Europar Informazio Gizarteko zuzendaria) arabera: “Europeana asmo haundiko proiektu bat da dituen ikuspuntu eta helburuengatik. Edozein pertsonak klik soil batean digitalizaturiko kultur ondare guztia eskuragarri izango du. Interesa duen orok aukera izango du mugimendu artistiko eta idei ezberdinak herrialdez herrialde nola zabaldu diren ikusteko”.

Internet-en entziklopedia bat mantentzea gutxi batzuen eskuetan dagoen erronka da, eta gehienetan gertatzen den modura, haundienek lor dezaketen gauza bat da. 2001. urtean Wikipedia iritsi zitzaigun eta oso denbora gutxian erreferentziazko gune izatera pasa zen. Ihazko urtean Google –ek ere Knol plataforma sortu zuen.

Orain, Europar Batasuneko estatuek plataforma edo gune berri bat sortuko dute. Europeana kultur alorreko entziklopedia-liburutegi digital bat izango da, eta europar musika, liburu, bideo eta digitalizaturiko arte lan guztiak klik soil batean eskuragarri jarrito ditu datorren Azarotik aurrera.

Europeana hasiera batean ingelesez, frantzesez eta alemanieraz egongo bada ere, jarraian europako hizkuntza guztietara zabalduko da. Bi urteren buruan sei milioi dokumentu digitalizatu bildu nahi dira.

Klik soil batean digitalizaturiko europear kultur ondare guztia aurkituko dugu.

Europeanaren inguruko bideo nahiz informazio gehiago Europeana webgunean aurki daiteke.


ondare-kulturala   europeana