Ihes Betea

Identitate judutarraren inguruko gaiak arazoak sor ditzazke norbanakoan. Identitate judutarra odolari zor al zaio? Edo erlijioari? Edota agian biei? Norbanakoak nahi izanez gero judutar izateari utz al diezaioke? Eta posible balitz, nola?

Ihes Betea gazte hitlerzale baten identitate bilaketa bat da, Alemaniatik hanka egitera behartuta aurkitzen den gazte judutar baten barne munduan bidai bat. Judutarrekiko sentitzen zuen mespretxu guztiak, bapatean, aurpegian eztanda egiten dio.

Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere familian, eta sekretu hori ageriko egiten denean, ihes egitera behartuta aurkitzen da Europan barrena: Triestera aurrena, Frantziara gero.

Lertxundik, hausnarketa eta ekintza, suspentsea eta jakin-mina elkar txandakatuz daramatza.

Eleberri honek ez du inor hotz utziko. Barnean iltzatuta geratzekoak dira gertatzen diren gauzak, esaten diren hitzak, isiltzen direnak, eta batez ere, bere orrialdeetan barrena aurkezten zaizkigun pertsonaia gogoangarriak eta haien historia hunkigarriak.

Norbanakoaren mehatxurik haundiena barne nahasmena da eta inoiz ez kanpo presioa bat.

Ihes Betea

Egilea:
Argitaletxea: Alberdania
ISBN: 9788496643383

Nire historiak isiltasuna behar luke aterpe: judua nintzela jakin nuen artekoak kontatzerik merezi ez duelako, eta ondorengo nire jokabidearekin aurretik egindakoa barkatzeko meriturik egin ez dudalako.