Gutenberg Proiektua

Gaur egun, literaturaz gozatezko aukera erabat unibertsalizatu egin da Internet edo sarearen bidez. Interneten milioika ekimen burutzen dira egunero eta gutxi batzuek soilik mantentzen dute bere aintzindari edo sortzailearen espiritu bera. 1971. urtean Michael Hartek martxan jarritako Gutenberg Proiektua da hauetako bat. Literatura unibertsalizatzeko proiektu bat da, milioika liburu interneten modu dohako eta eskuragarrian jarriz.

Gutenberg bere inprenta itxi beharrean aurkitu zen. Xentimorik gabe, kale gorrian eta nora joan jakin gabe. Herriko apaizak bere etxean hartu zuen, berak soilik sinistu baitzuen Gutenbergen lanean. Gehienetan gertatzen den bezala, heriotzaren ostean lortu zuen guztien miresmen eta uste ona: Inpretaren asmatzailea.

Orain Gutenbergek burua altzako balu: zerraldo erori edo erabat miresturik geratuko litzateke, berak zuen ideia (kultura zabaltzea liburuen eta inpreatari esker) errealitate bihurtu baita.

Gaur egun, literaturaz gozatezko aukera erabat unibertsalizatu egin da Internet edo sarearen bidez. Interneten milioika ekimen burutzen dira egunero eta gutxi batzuek soilik mantentzen dute bere aintzindari edo sortzailearen espiritu bera. 1971. urtean Michael Hartek martxan jarritako Gutenberg Proiektua da hauetako bat. Literatura unibertsalizatzeko proiektu bat da, milioika liburu interneten modu dohako eta eskuragarrian jarriz.

Hartek liburutegi digital elektronikoa amestu zuenean Internet oraindik enbrioi txiki bat zen. Internet garai haietan Arpanet bezala ezagutzen zen, ez zegoen kasik sarerik eta bere lehengo e-testua ( Estatu Batuetatko Independentzi Deklarazioa) ehun pertsonei soilik zuzendua izan zen. Baina sarea eta Internet etengabe haunditzen doaz eta honekin batera, Gutenberg Proiektua.

Interneten erabilera zabaldu ahala, proektua biziberritu eta internazionalizatu egin da erabat. Hart liburuen digitalizazio prozesuan buru belarri sartu eta herrialde ezberdinetako milaka eta milaka boluntarioen lanak koordinatzen hasi zen. Egun, 13000 liburu elektroniko aurki genitzazke eta (guztiak boluntarioen bidez eginak) proiektuak bere hasierako espiritu berean dirau. Edonor izan daiteke zuzentzaile eta zuzenketaren bat burutu.

  1. urtarrilean Gutenberg Proiektua Atlantikoaz bestalde hedatzen da, Gutenberg Proiektu Europarrari sorrera emanaz. Hasera bateko misioari (irakurketa guztientzat eskuragarri eta dohain) beste bat gehitzen zaio kultura eta hizkuntza ezberdinen arteko zubi izatea.

“Puska ditzagun ignorantzia eta analfabetismoaren oztopoak” lemapean proiektuak erabiltzaile den edonorri erreferentziazko tituluak eskeintzen dizkio hizkuntza ezberdinetan ( ingelera, frantseza, italiera, alemaniera, gaztelera…) beti ere, baldintza bakar batekin: liburu digitala birbanatzen bada, ezin izango da aldaketarik egin testuan.

Webgunean liburuen kontsulta modu ezberdinetara burutu dauteke: izenburuaren bidez, hizkuntza edo igotako azken tituluen bidez, lehengo 100 liburu elektronikoen bidez eta azken 24 orduetan kontsultatutako 100 idazleen bidez. RSS formatuan ere, azken liburu digitalen etengabeko jarioa jaso daiteke.


literatura-digitala   ondare-kulturala   gutenberg-proiektua