Lulu eta Bubok

Idazle edo artista amateur bat zara eta zure lanak lau haizetara zabaldu nahi dituzu? Gainontzeko guztiekin zure istorioak elkarbanatu nahiko zenituzke? Leku guztietara zure argazki makinarekin joaten direnetako bat zara? Zerbait kontatzeko al duzu? Liburu bat argitaratu nahi duzu?

Oso argi dago teknologia berriek liburuen argitaratze nahiz edizioan izugarrizko aurrerapena suposatu dutela. Egun, argitaletxe batzuek, bere programazio nahiz proiektu kurrikularrak sarean zintzilikatzen dituzte irakaslegoari lana erraztearren, beste batzuek aldiz, liburua argitaratu aurretik lehenengo kapitulua edo atala sarean zintzilikatzen dute irakurleen gozamenerako. Eta guzti hau gutxi balitz, Lulu eta Bubok bezelako plataformei esker edozein pertsonak prezio baxuan bere liburua argitara dezake.

Lulu, 2002. urtean Bob Youngek sortutako empresa, sortzaile komunitate bat bezela defini genezake. Astero15.000 erabiltzaile berri ditu 80 herrialde ezberdinetan banatuta. Nahikoa da testua PDF formatuan igo eta liburuaren diseinua aukeratutzea, edizio eta banaketa lanaz plataforma bera arduratzen baita.

Bubok, aldiz, 2007. urtean edizio, diseinu eta teknologia munduko pertsona ezberdinen artean sortutako gune bat da. Edozein izan daiteke sortzaile eta liburu bat eduki formatu digital edo paperezkoan.

Gune hauetan erabiltzaileek sortutako edukiak etengabe gorantz doaz eta honen adibide dira datu hauek: Estatu Batuetan ihazko urtean ohiko argitaletxe guztien artean 120.000 liburu argitaratu zituzten. Luluk, 1.2 milioi erabiltzaile dituen plataformak aldiz, 90.000 liburu .Bubok plataformak,bestalde,  bere lehengo urtebetean soilik, 2187 liburu argitaratu ditu gazteleraz, euskeraz, katalanieraz nahiz balentzieraz. Dudarik gabe, kontutan hartzeko datuak.

Lulu eta Bubok bezalako guneak argitaletxeentzat ere zuzenduta daude: agortutako liburuak argitaratuz. Liburuak eskaripean imprimatzen dira, berdin duelarik ale kopuruak. Iharduera honen bidez, lehenengo edizio edo testu kanpaina berri baten arriskuak ekiditeaz aparte, saldu gabeko libururik ez da pilatzen argitaletxeen biltegietan. Plataforma hauetan irabazien %80 sortzaile edo idazlearentzat dira, gaur egun aldiz, %10 da soilik idazlearen patriketara iristen dena.

Agian etorkizun gertu batean, Garoa Liburudendak , Barnes&Noble liburudenden eredu bera jarraituz, edizio digitaleko makinaren bat izango du liburudenda bertan eta bezeroak eskatzen duen liburu deskatalogatua momentuan eskuragarri izango du edizio digitaleko makina edo plataforma hauei esker. Eta azkenik, irakurlea: guzti honek noski, erreztasuna besterik ez baitio ekarriko.


literatura-digitala   bubok   lulu   self-publishing