Iruñeko Alde Zaharra begiztatzen

Unai Pascual Loyarterentzat (Iruña 1978) argazkia errealitatearen isla da. Klik soil baten bidez mometu zehatz bat irudika daiteke, jarraian ikusi, berrikusiz eta aztertuz. Argazkia ez da argazki soil bat, argiz idatzitako testu bat baizik.

Iruñeko Alde Zaharra, hiriko bihotza da. Iruñan hiritartutako lehenego zatia Katedralaren ingurukoa izan zen, erromatarrak finkatu ziren bertan, baskoi herrixka baten ondean. Beranduago, Erdi Aroan, Iruñeko hiru burguak osatuz: Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas, hiru burguen bateratzearekin, garai bateko karkabak kale bihurtu ziren.

Hauexek dira “Iruñeko Alde Zaharra Begiztatzen” liburuan aurkituko ditugun hitz bakarrak. Unai Pascual Loyarte argazkilari eta soziologoak hiru urte luzetan Iruñeko alde zaharreko milaka txoko eta angulu bere argazki kamarekin atera ostean, formatu txikiko argazki  liburuxka batean bildu ditu.

Argazkietan, errealitatean gertatu ohi den bezala, espazio publikoa mugimendu gutxiko leku bihurtzen da, horrela espazio izateari uzten dio eta “ez leku” edo gune huts batean bihurtzen da.

Eraikuntza urbano berriek, plazei garrantzia kentzen dieten espazio berriak sortzen dituzte, San Frantzisko Xabier eta Gaztelu Plaza bezalakoak desagertzen hasi dira, hiri modernoetan eremu publikoak espazio izateari uzten dio, bizitza publikoa espazio pribatuan egiteko.

Alde Zaharra mikromundu bat bezela definitzen da argazkien bidez liburu honetan, garai bateko alde zaharreko dendak espazio izaterai uzten diote eta gune huts bihurtzen da. Guzti honen adibide dira liburuan aurki genitzaken garai bateko denden argazkiak, zeintzuk egun, ixtera behartuak izan dira.

San Ferminetatik haratako doan Alde Zaharra aurkituko dugu liburuan. Benetako Alde Zaharra atzematen da eta Unaiek dion bezala “ alde zaharrekoa naizenez, omenaldi txiki bat egin nahi izan diot nire Iruñari 46 argazki hauetan zaharreko kalexka eta kantoi ezberdinak bilduz.

Unai Pascual Loyarterentzat (Iruña 1978) argazkia errealitatearen isla da. Klik soil baten bidez mometu zehatz bat irudika daiteke, jarraian ikusi, berrikusiz eta aztertuz. Argazkia ez da argazki soil bat, argiz idatzitako testu bat baizik.

Argazkilari eta soziologo nafarra bere bigarren liburua argitaratzear da, bidai liburu bat izango eta berriz ere, argazkia izango da protagonista nagusia.

Iruñeko Alde Zaharra begiztatzen

Egilea:
Argitaletxea: Pascual
ISBN: 9788461216894