Irakurle elektronikoen ordua iritsi al da?

Amestu al duzue noizbait nolakoak izan daitezkeen etorkizuneko liburuak? Nola imajinatzen dituzue? Akaso ukipen-pantaila bat erabiliaz gure liburutegiko liburu guztiak eskuragarri izatea bermatuko digun gailu bat ote? Ohiko liburuen prestakuntza berberak daramatzan gailu bat imajinatzerik bai? Ba hona hemen irakurle elektronikoa.

Hainbat gailu elektroniko erabil daitezke liburu bat irakurtzeko, hala nola ordenagailu, PDA edota telefono mugikorra, baino hauetako bat ere ez da munduratu irakurtzea helburu harturik. Irakurle elektronikoak dira irakurtzeko diseinatuak izan diren lehenengo gailuak. Bere ezaugarri nagusia betiko liburuaren itzulkortasuna imitatzean datza. Honela, irakurle elektroniko bat erabiltzean, ohiko liburuaren autonomia eta higikotasuna (energia kontsumo oso baxua bait dute), pantalla tamaina egokiak (ohiko liburuen tamainuetara egokituz) eta kontraste maila altuak (16 gris kontraste maila) lortuko ditugu.

Irakurle elektronikoen saltu kualitatiboa tinta elektroniko-aren asmakuntzari egotzi behar zaio. Aplikazio honek ohiko pantailen aldean, ez du iluminazio propiorik eta kontraste maila haundiak ditu. Honela, energia gastua ia hutsala da, gastu hau orrialde batetik bestera igarotzean bakarrik gertatzen baita. Tinta elektronikoari esker askoz ere errazagoa egiten da irakurtzea, bista askoz ere gutxiago nekatuz, pantailek ez bait dute freskatzerik behar.

Irakurle elektronikoek badute abantaila haundi bat ohiko textuen aldean; hipertextuekin lan egiteko aukera. Beraz, informazioa dinamiko bihurtzen da, elkarrekin erlazionaturik dauden textu ezberdinetara iristea posible bihurtzen delarik. Eta guzti hau formatu arlo haundi batean (pdf, txt, doc edota html kasu), erabiltzaileari ahalbidetuz irakurle elektroniko batean bai komik, ikasketako eskuliburu edota prentsa artikulu ezberdinak irakurtzea.

Kontutan hartu behar den beste ezaugarri bat, irakurle elektronikoak edukiak gordetzeko duten memoria kapazitatea da. Honela, irakurle batean, hainbat liburu, egunkari edo komiki gorde ditzakegu (milaka ez esatearren). Honela, Wireless teknologiaren bidez edota ordenagailuari konektatzeko dauden sistema ezbedinei esker, Gutenberg Proiektua edo Google Book Search bezelako ataletaz goza daiteke, bapatean 70000 liburu eskuragarri bilakatuz eta gure liburutegi pertsonala kostumizatzeko aukera bikaina eskuratuz.

¿Irakurle elektronikoa kontutan hartzen hasi beharko genuke, ez al zaizue iruditzen?

Bideoa

Informazio gehiago nahi izan ezkero, ikusi hurrengo bideoa.


google-books   liburu-elektronikoa   irakurketa-euskarriak   teknologia   gutenberg-proiektua