Liburu digitala

Liburu digitala hemen da eta ezin dugu ukatu. Hau izan liteke pasa berri den Frankfurt-eko Liburu Azokan edizio munduko mila profesionalei egindako galdeketa laburbiltzen duen esaldia. Baina zein abantaila eskeintzen dizkigute liburu digitalek? Zerk bihurtzen ditu paperezko liburuaren konpetentzi? Zergaitik diote hainbeste beldur?

Pasa den astean irakurri genuen nola Alberto Vazquez Figueroaren azken eleberria, “Saud el Leopardo”, Bubok argitaletxe digitalak argitaratu berri duela. Egungo idazleen artean espainiar hizkuntzan gehien saltzen duen idazleak berriz ere Internetegatik egin du apustu. Lehendik ere, modu dohako batean “Por mil millones de dólares” eleberriarekin gozatzeko aukera izan bagenuen, oraingoan online bidezko salmetaren bidez, Figueroak bere elaberria irakurtzeko aukera eskeintzen digu.

Honelako albisteak, gero eta arruntagoak izan arren, gure literaturan ez dira oso ohiko,ez behintzat amerikar literaturarekin alderatuz. Amerikar literaturan tendentzia honek izan duen arrakasta hobeto ulertzeko, beharrezko zaigu zazpi urte atzera egitea: 2001. urteko Martxoaren 14ra zehazki. Asteazken hartan, Stephen King-en “Riding the Bullet” bestseller-ak argia ikusi zuen. Baina eleberriaren esperoan zeudenen harridurarako, liburua ez zen liburudendetara iritsi. Liburua formatu digitalean bakarrik argitaratu zen eta ez zen izan paperezko ediziorik. Barnes&Noble argitaletxeak argitaratze egunean dohainik zintzilikatu zuen bere webgunean. Bigarren egunetik aurrera aldiz, 2.5 dolarretan eskeini zuen. Emaitza? 48 orduren buruan 400.000 ale deskargatu ziren.

Albo baterara utzirik idazle batek eduki ditzazkeen abantailak Buboken argitaratuz gero, liburu digitalak paperezko liburuaren aurrean eskeintzen dituen abantailak anitzak dira:

  • Liburu digitalek literatura berri bat aurkezten digute. Honela adibidez, hipertestuaren erabilerak irakurtzeko modua aldatzen du, irakurleari testuen arteko komunikazioa ahalbidetuz. Testua amaiezina bihurtzen da, informazio iturriak bidertuz.
  • Liburu digitalak berehalakoak dira: saretik zuzenean jeisten dira liburu digitalak, beraz munduko edozein txoko eta momentuan eskuragarri dugu desio dugun liburua. Gainera, paperezko formatuan aurkiezinak zaizkigun liburuak lor genitzake, Interneten ez baitago liburu agorturik.
  • Irakurtzea eskuragarriagoa bihurtzen da. Liburu digitalek ohiko liburuekin alderatuz prezio merkeago bat dute, Internetek ez baitu lekurik uzten bitartekarientzako. Idazlearen eta irakurlearen arteko erlazioa zuzena da.
  • Liburu digitalak ukiezinak dira, ez dute espaziorik okupatzen, nahikoa da irakurle elektroniko bat. Beraz nork jakin etorkizun gertu batean eskolako motxila pisutsuak etxean utzi eta ikasle guztiak irakurle elektronikoa besapean harturik joango diren eskolara.
  • Gure literaturako klasikoak ez galtzeko medio bikainak dira. Honela, Klasikoen Gordailua bezelako ekimenek eskuragarri jartzen dizkigute gure klasiko bitxiak .
  • Abantaila ekologiko bat ere bada. Liburu digitalek paper premiarik ez izatean, zuhaitzen mozte deskontrolatua ekiditen da.

Gaur, edizio munduan liburu digitalak gero eta garrantzi gehiago hartzen ari dira: Oxford, HarperCollins eta Penguin bezalako argitaletxeek adibidez, euren edukinak digitalizatzen dihardute. Jakitun dira, Garoa Liburudenda tarte, Sareak eta teknologia berriek literatura agertoki berri baten aurrean jartzen dutela. Agertoki berri honetan paperezko liburuen eta liburu digitalen arteko elkarbizitza beharrezko zaigu, ez dezagun aukera galdu.


liburu-azoka   literatura-digitala   bubok   francfurt   argitaletxeak