Fantasia jolasak

Ezustekoz beteriko kutxa bat da "Fantasia jolasak" liburua. Gianni Rodarik erakusten dizkigun fantasia-jokoetan, hitzekin jolasteko modu asko aurkituko ditugu. Hitzak mugitu egingo dira, doinua izango dute, ixkutaketan jolastuko dira, lekuz aldatzean beste zerbait esan nahiko dute. Fantasiarekin jolastuz, Rodarik bere testu batean adierazten duen hitz hori osatzeko gai izango gara: -atzeraborroka-. Hitzek azken batean, jolastera abiatzeko ate guztiak zabaltzen dituzte. Ezta?

"Fantasia jolasak" liburua Gianni Rodarik urtetan landutako bere "Gramatica della fantasia" lanaren bertsioa da gaztetxoenei zuzenduta. Bertan errealitatea eta fantasia nahasten dira. Hitzak eta errealitatea nahasten diren jokoak aurkezten dira, egiak asko dira, begiradaren ikuspuntuak bezainbeste. Egia horiek elkarrekin bizi ahal izatea da kontua, elkar jan gabe irautea.

Fantasia jolasak

Egilea:
Argitaletxea: Ibaizabal
ISBN: 9788483259160

Zergaitik istorioek amaiera bakar bat izan behar dute? Agian, berriro imajina daiteke zer gertatu den, eta aurrerantzean zer gertatuko den: izan ere istorio bat amaitzean, beste bat hasten da.

ibaizabal