Amaren eskuak

Ama. Ama bakarra delako eta haurrarekin batera jaiotzen delako. "Amaren eskuak" eleberria haurrak jaio eta berehala botatzen duen lehenengo garrasi edo negar zotina bezelakoa da; garrasiak amaren iragan ezkutu eta harrigarrira eramango gaitu. Eleberri honetako protagonista nagusiak deskubritu egiten du ama izateaz gain emakumea ere badela bere ama. Bera bezalako emakumea dela ohartzen da.

Ama-alabaren testuinguru eta garaiak erabat ezberdinak izan arren bi belaunaldien kezkak eta arazoak berberak direla konturatuko gara istorioak aurrera egin ahala. Pertsona baten ondoan bizitza guztia egon eta gauza asko ez jakitea ohiko bihurtzen ari den gizartea isladatzen du Karmele Jaiok. Ispilu bat da gure kontzientziaren zati bat erakusten digulako, amaren ikuspegia isladatzen da, behetik gora, gaurtik iraganera. Lewis Carrol-en "Alice''-ren ipuinean bezala, pertsonai nagusia, bapatean mundu  ezazagun baten erortzen da, eta halabeharrez moldatu behar izango du.

Itsasoa oso presente dago nobela osoan zehar. Bizitzaren metafora bezala erabiltzen da; itsasoa, bizitza moduan, arro egotetik  bare egotera pasatzen baita bapatean. Itsasoari aurrez aurre begiratzeko gaitasuna erabiltzen da eleberrian, bizitzari aurrez aurre begiratu behar zaiola esateko. Protagonistak behin eta berriz gogoratzen du amak nola esaten zion "altxa burua, altxa burua", eta pixka bat lotzen du txikitan egiten zuen bezala itsasoari aurrez aurre begiratzean. Azkenean hor dagoen ideia nagusia biziak aurrean jartzen dizkigun zailtasunei aurrez begiratu behar diegula, hobe dugula aurrez aurre begiratzea.

Perpaus laburren bitartez narrazioan erabat barneratzen digu Karmele Jaiok. Nobela "goxo-goxo" irakurtzen da tonu eta gaiak eskatzen duen moduan, ia-ia sentimentalismoan murgilduz, norberaren bizitzako une ugari gogora ekarriz.

Amaren eskuak

Egilea:
Argitaletxea: Elkar
ISBN: 9788497833424

Amak ez du ezagutu. Paparrean zuen eskua amarengana hurbildu, honek hartu eta laztandu egin dio. Samurtasun berdinaz laztantzen zion gauero kopeta, txiki-txikitan, abesti hura abesten zion bitartean. Kantaren doinua gogoratzean arantza bat sartu zaio Nereari eztarrian.