Matilda

Haur txikiak bere gurasoak nazkagarri portatzen direla ikusten du. Bere gurasoak onak, maitagarriak, ulerkorrak, zintzoak eta argiak izatea nahi du, baina horrelakoak ez izatea jasan beharko du. Zaila egiten zaio Matildari. Eta nori ez?

Matildaren adimen eta buru azkarrak talka egiten dute bere gurasoen ezjakintasunarekin. Lerdoak dira eta bere burukoikerian murgildurik daudenez, ez dira gauza izango ezer apartekorik ikusteko ez semearengan ezta Matildarengan ere. Etxea goitik behera erori eta ezerez ohartzen ez diren horietakoak dira gurasoak.

Roald Dahl idazlearentzat ez dago guraso perfekturik eta helduak farregarri uzten ditu behin eta berriz, guzti hau gazte irakurzaleei asko gustatzen zaielarik. Baina bost urteko ume batek, lelokeriarik handienak egin arren, esaten diotena egin behar du beti familia guztietan bezala, eta hori ez dago aldatzerik.

Liburuan deskribatzen diren lekuak haurraren imajinazioan erraz kokatzen diren horietakoak dira: ikastexea, etxea eta liburutegia.

Roald Dahl-ek askotan hasten ditu bere istorioak etxean bertan edo etxeko giroari lotuz, bere pertsonaiak batzuetan etxetik irten arren gehintsuenetan berriz itzultzeko izango da, "Charlie eta txokolategi-lantegia" eta "Las Brujas" liburuetan gertatzen den bezala. Dahlek pertsonaiak urrutiko bidai batean kokatzen baditu ere, pertsonaiak oso gertukoak izanik, hurbiltasuna transmititzen dute beti. Guzti honek ordea, ez digu galaraziko pertsonai harrigarriekin topo egitea idazle galestarraren liburuetan.

Haurrek gustora irakutzen duten liburu bat da "Matilda". Helduoi berriz, hausnarketara bideratzen gaitu: koherentziak eta harreman ereduek seme-alabengan duten garrantzia azpimarratzen baitu.

1996ean Danny DeVittoren zuzendaritzapean zinemara egokitu zen, Mara Wilson aktoreak antzeztu zuelarik Matildaren pertsonaia.

Matilda

Egilea:
Argitaletxea: Zubia
ISBN: 9788481478341

Gauza barregarri bat gertatzen zaie gurasoei. Munduko semerik edo alabarik nazkagarriena badute ere, zoragarria dela uste dute. Okerragorik ere bai zenbait gurasoei. Seme-alabei dieten mirespenak itsutu egiten ditu eta beren umetxoa jeniotzat hartzen dute.