Android Scanner, liburuentzako androidea

Googlek beste pausu garrantzitsu bat eman du bere Android Scanner aplikazio berria aurkeztuz. Isaac Asimov-ek R. Dommel androidea erabili zuen bere hainbat liburutan. Guztiok oroitzen gara Data izeneko androideaz "Star Trek" filmean. David androidea ere aski ezaguna egin zen Steven Spielberg-en "Inteligencia Artificial" pelikulan. Googlek eman dituen pausuen berri gehiago jakin nahi baduzu eta noraino iristeko asmoa duen jakiteko irrikitan bazaude, irakur ezazu albistea eta ezagutu androide berri hau.

Sinestezina. Hau izan zen Twitter-eko kide bati bururatu zitzaion adjetiboa Googlen telefono mugikorreko Android Scanner aplikazioa azaldu genionean. Android Scanner-a erabiliaz nahikoa izango da esku artean dugun liburuaren barrakodeari argazki bat egitea, segundu gutxi batzutan gure telefono mugikorrean izateko. Hori bai, beti ere liburua Google Book Search-ean aurkitzen baldin bada.

Baina Android Scanner aplikazioa noraino heldu daitekeen hobeto ulertzeko, denboran atzera egin behar dugu, Urriaren 28arte. Egun honetako albisteak oihartzun haundia izan zuen liburugintzaren sektorean: Estatu Batuetako Idazle *eta Argitaletxeen Elkarte* eta Google-en arteko akordioa gauzatu zen, Elkarteek Googlei ipinitako salaketaren inguruan. Idazle eta argitaletxeek Googlen proiektuak autoreen eskubideak ez zituela errespetatzen salatu zuten, copyright lizentziapean aurkitzen ziren liburuak kopiatzen ari zela erakutsiz. Googlek, aldiz, "fair use"-pean (autoreen eskubidepean aurkitzen den materialen erabilera limitatua) ziarduela argudiatu zuen, liburuen zati partzialak bakarrik berregiten baitzituen.

Salaketa ekiditzearren, Googlek bi Elkarteei 125 milloi dolar ordaindu beharko die, eta honela Idazle eta Argitaletxeen Elkarteek ez die inolako trabarik ipiniko aurrerantzean. “Txin-txin, txin-txin diruaren hotsa” kanta dezake norbaitek, baina hala ere, akordioak hainbat abantantail ekarriko dizkie argitaletxe nahiz idazleei.

Akordio hau tarteko, Googlek liburuen kapitulu ezberdinak aurreikusteko aukera eskeiniko du, edozein liburu ikusi ahalko da, baita autoreen eskubideak dituzten liburuenak ere. Honela, Google liburuen azken mailara iritsi da, autoreen eskubidepean aurkitzen diren liburuetara hots. Aurrerantzean, merkatuan aurkitzen den eleberri baten %20 aurreikusteaz gain, posible izango da liburua erostea.

Akordio honen bidez, Googlek argitaletxe estatu batuar asko beraien liburuak Google Book-en sartuaraztera bultzatu nahi ditu. Azken finean, argitaletxeei asko interesatzen zaie beraien liburuak Googlen aurkitzea, salmenta kanal berri bat irekitzen baitzaie, telefono mugikorren bidez emango dena alegia. Scanner-a erabilitakoan Googlek erabiltzaileei eskaneatu berri duten eleberriari buruzko informazioa bidaliko die, halanola sinopsi bat, erosteko aukera, prezioa edota kondizioak. Beraz, nahikoa izango da barrakodeari argazki bat ateratzea eta zuzenean liburuaren informazio guztia izango dugu mugikorrean.

Agorturik aurkitzen diren liburuei ere merkatu berri bat irekitzen zaie. Argitaletxe nahiz idazleek agorturik aurkitzen diren liburuengatik irabaziak jasotzen jarraituko dute. Eta era berean, irtenbide bat ematen zaie agortu ziren egunetik aurkiezin bilakatu diren liburuei.

Android Scanner-a ere oso erabilgarri izango da liburutegietarako. Honela, ikasleek maisuak gomendatutako liburuaren bila hiri guztiko liburutegiak banan-bana pasa beharrean, zuzenean jakingo dute liburua zein liburutegitan dagoen. Liburutegien eta Googlen artean elkarlan eta bide berriak sortuko dira.

Guzti hau oraindik Estatu Batuetan soilik ematen bada ere, Googleen nahia aplikazio hau mundu guztian zehar hedatzea da. Hala ere, Google Book plataforma oso sendoa izan arren, oraindik ingelesa ez den beste hizkuntzetan ez da nahi bezain adina garatu. Hau jakinda ere, gure betebeharra adi egotean eta ematen diren pausu guztiak ondo aztertzean datza, azken finean gure literatura indartzeko aukera ezinhobea eskeintzen baitigu androide berri honek.


google-books   android   teknologia