Dantzaldia

Zigorrak, tristura, haserrea, errua, bakardadea... Maitasuna adieraztea eta erakustea beharrezkoa al da famili giroan? Nola komunikatu besteak mindu gabe egoera jasanezina bada? Hitz egitera nola ohitu gorrotoa eta amorrua besterik ez dagoen egoera baten aurrean? Itxurakeriak zer nolako pisu eta eragina izan dezake famili barnean? Eta gizartean?

Antoinette hamalau urte dituen neskatoa pertsonai nagusi bat baino zerbait gehiago da, begirada samur batekin egi biribilak esaten dituen nerabea da. Pertzepzio psikologo haundiz, Irene Nemirovskyk  orrialde gutxi batzuetan amaren eta alabaren arteko erlazio zaila  deskribatzen du judutar burges familia baten erraietatik abiatuta.

Apenas ehun orrialdetan, itxurakeria nagusi den mende hasierako Paris batean kokatzen da eleberria eta narratzaileak hamalau urteko neskato baten amorrua deskribatzen du. Neskatilaren gurasoak bapatean aberastu ostean, (burtsa eta akzioak tarteko), aberatsen artean leku bat izan nahi eta, dantzaldi bat antolatzen dute. Antoinettek aldiz, egoera gorrotu duenez ahal duen guztia egingo du dantzaldiak aurrera egin ez dezan. Narrazioak garrantzia badu ere, pisu gehiago hartzen du eleberrian neskatilak gizartearekiko eta bere familiarekiko duen ikuspuntuak. Anttoinete bere ekintza burutu ostean ohartuko da: pertsona helduek ere sufritu egiten dutela eta itxurakeri faltsua ez dela bere familian bakarrik ematen. Itxurakeriaren gaitza gizartean erabat zabaldurik dagoen birusa da.

"Dantzaldia"k profezia puntu bat ere badu. Nazismoa lehertu baino lau urte lehenago eta burtsaren crack-a  eman baino urtebete lehenago argitaratu zen eta errealitatean gertatu bezala, eleberrian ez da inor onik ateratzen.

XX. mendeko idazlerik onenetariko baten aurrean gaude eta irakurri beharreko maisulan bat da "Dantzaldia".

Dantzaldia

Egilea:
Argitaletxea: Txalaparta
ISBN: 9788481364552

Ez da dantzaldirik izango, ez da ezer izango: hau iraina da, gure etsaiek lotsarazteko egindako amarrua, ni akabatzeko! Norbait etorriko balitz orain, ez dut ikusi nahi, aditzen? -jarraitu zuen gero eta bortitzago-.