Zer da EPUB formatua?

PDF formatuak ez du jada gaur egungo irakurle berri eta prestuek eskatzen dituzten beharrei modu zuzen batean erantzuten. Irakurleak, aplikazio berriak medio, bere irakurketara hobekiago doitzen diren formatu egokiago batzuen beharrean aurkitzen dira. Arrazoi hauek tarteko, Garoa Liburudendak irakurketara bideraturik dagoen lehen formatua aurkezten dizue: EPUB formatua.

Egundaino irakurle elektronikoen fabrikatzaileen helburu bakarra ahalik eta irakurketa formatu gehien zituzten gailuak merkaturatzea zen. Irakurle elektroniko batek gero eta formatu gehiago bermatuz gero, irakurleen merkatu aldakorrean egonkortasun bat ziurtatzen zuen. Honela, irakurleak bere irakurle elektronikoen formatuekin lan egitera ohitu eta bere liburu guztiak irakurleen formatupean gordeko lituzke. Baina erabiltzailea kontziente al da erabili ohi duen formatua desagertu ezkero bere liburuekin zer gerta daitekeen? Ez al litzateke hobe formatu bakar eta sendo bat erabiltzea?

Denborak aurrera egin ahala eta galdera hau nahiz formatu ezberdinen artean sor daitekeen nahaspila ekiditearren, IDPF elkarteak, International Digital Publishing Forum elkarteak, irakurketarako bereziki garatua izan den lehen formatua aukeztu du, EPUB formatua.

EPUB-a kode libre eta irekiko XML formatu bat da, eta arestian aipatu bezala, liburu digitalen irakurketarako sortua izan den lehen formatua da. Hau honela izanik, EPUB-a askea eta irekia izateak betikotasun bat eskeintzen digu gainontzeko formatuekin alderatuz. Demagun Adobe etxeak PDF formatua merkatutik kentzen duela edota harremanak hausten dituela erosi genuen irakurle elektronikoaren fabrikatzaileekin, zer gertatuko litzateke PDF-ean dauzkagun liburu digital nahiz artxibo guztiekin? EPUB-a irekia izateak abantaila nabari bat dakarkigu, ez dela enpresa pribatuen nahien eskutara eroriko.

Lehen aipaturiko abantailez gain, EPUB-aren ezberdintasun nagusia bere moldagarritasun paregabean datza. Beste formatu batzuen aldean (PDFa adibide), EPUB formatupean dagoen testu bat, irudikatua izango den pantailaren neurri ezberdinetara egokitzen da. Ez dugu arazorik izango, ez hizkien tamainuarekin ezta testuaren gorputzarekin, gure liburu digitalak lasai asko irakurtzea lortuko dugu Sony eReader, Papyre edota iPhone mugikor batean.

Penguin eta Random House argitaletxeak eta Sony fabrikatzaile bera ere EPUB formatuarekin hasiak dira lanean. Garoa Liburudenda guzti honen jakitun izanik, laister bere liburu digital gogogoenak EPUB formatuan eskeintzen hasiko da. Gure bezeroek aplikazio ezberdinei bide eman die: batzuk jada Papyre-a erabiltzen dute, beste batzuk aldiz SonyeReader-a eta gero eta gehiago dira iPhone-aren bidez beraien edukin digitalak kudeatzen dituztenak. Literatura digitalean murgildu ginen unetik muga guztiak ezabatzeko erronka izan dugu eta gure bezero guztiei erantzun bat eman beharrean aurkitzen gara.

Irakurtzea behar dugu, agian orain, eta hemen, inoiz baino gehiago.

Eguneraketa (28-11-2008 18:40)

Adobe Digital Editions aplikazioari buruzko informazioa gehitzen dugu. Aplikazio honek zuen EPUB formatuko, nahiz beste formatuko, liburuen antolaketa eta irakurketa errazteaz gain, EPUB formatuak beste formatuen aldean dakartzan abantailetaz ohartzeko balioko dizue, bereziki pantaila tamainu ezberdinetako irakurleetara egokitzerako orduan.


liburu-elektronikoa   epub   teknologia