Hogeita lau ordu emakume baten bizitzan

Gure hutsegiteengatik nola aska gintezke? Maitasunak arau guztiak puska al ditzazke? Pertsona bat zoriontzu ez denean, guztia alboratu eta bizitza berri bati ekinez gero, zer esango ote dutenaren beldurrez bizi behar al du? Zer da garrantzitsuagoa, sentimentuak edo gizartean aurrean betetzen dugun rola?

Pertsonai nagusia, emakumea, zentzurik zabalenean askatu egingo da narrazioak aurrera egin ahala. Hogeita lau orduetan emakumearen bizitzak bide berri bati ekingo dio. Bizitza aldatzen duten pasioak, iraungitzen diren pasioak, berpizten direnak, bizi eta sumindu egiten gaituzten  pasioak deskribatzen dira behin eta berriz. Asaskaldiak, mamuen iraizketa eta akatsen aitorpena. Hogeita lau ordu hauek iragan mingotzera eramaten gaituzten zurrunbilo bat dira. Idazlea iraganeko bide karabilkatsuan murgiltzen da eta agerleku berrian pasioak aurre egin beharko dio gizarteak ezarritako arau moralei.

Ehun orrialdetan atsekabeturik bizi den emakumezko baten bilakaera sentimental eta sexuala deskribatzen da. Irakurlea narrazioan murgildu ahala ohartuko da gizon eta emakume baten artean pasioak duen indarraz. Idazlea emakumezkoaren buruan modu bikainean murgiltzen da istorioa idazterako orduan. Bizitza erabat antolatua zuen eta bere gizartean duintasunik zorrotzena mantentzen ohitua zegoen emakumeak hogeitabi urte inguruko gazte ludopata bat ezagutu, eta hura joko zaletasunetik urruntzen saiatuko da. Emakumezkoak iraganeko mamu eta gizartearen moral arauei aurre egin beharko die.

"Hogeita lau ordu emakume baten bizitzan" zineman estreinatu zen 1944an Carlos Borcosque zuzendari txiletarraren eskutik . 1961an aldiz telefilme bezala  ekoiztu zen "24 hours in a woman´s life" eta Ingrid Berman-ek egin zuen emakumezkoaren papera.

Hogeita lau ordu emakume baten bizitzan

Egilea:
Argitaletxea: Igela
ISBN: 9788487484766

Nik neuk duinago neritzon emakume batek bere senari aske eta sutsu jarraitzeari, ezen ez, gertatu ohi den bezala, begiak itxita haren besoetan senarra engainatzeari.