FICOD 2008

FICODen egon behar dugu. Liburudendako argiak itzaltzearekin batera, genituen duda bakanak agortu ziren. FICOD, gaur egun espainiar estatuan eduki digitalen inguruan egiten den azokarik bikaiena geneukan zai. Lekua: Madril. Data: Azaroak 25,26, 27.

Bertan ginen. Gure begiaurrean zen urritik gure egunerokoan lapitzez markaturik geneukan Azoka: II Foro Internacional de los Contenidos Digitales, FICOD 2008. FICOD Azoka orain dela bi urte Industria, Turismo eta Komertzio Ministeritzak martxan jarri zuen ekintza bat da eta Telekomunikazio eta Informazio Gizarteko Estatuko Idazkaritzaren red.es plataforma arduratzen da antolakuntza lanetaz.

Azokaren helburu nagusia eduki digitalen nazioarteko industria gaztelaniazko merkatuan sustatzea eta garatzea da. Horrela, FICODen telebista, musika, zinema eta literatura munduko profesional ugari leku eman ziren espainiar estatuko eduki digitalen erreferentziazko ekitaldian.

Azokako ekintzak honela zeuden banatuta: Osoko Bilkurak, bertan Gerd Leonharden mailako hizlarietaz gozatzeko aukera izan genuelarik. Mahai-inguruak, moderatzaile batek eta hainbat hizlarik osatuta non eduki digitalen inguruko kasuak aztertzen ziren. Networking emprendedores, bereziki ekintzaileen eta finantzaileen artean kolaborazioak emateko sorturiko gunea. Erakusketa-eremua non babesleek eduki digitalen inguruko negozio-plataformak erakusteko aukera zuten eta azkenik tailerrak, bertan enpresa aintzindariek beraien jardunbide eta kasu arrakastatsuak azaltzeko aukera zutelarik.

Horrela, adibidez, burubelarri egon ginen Digitalización, comercialización y promoción del libro en Internet tailerrean. Tailer hau Nacho Fernández, Asociación de Revistas Digitales de España ARDE, zuzendariaren eta Javier Celaya, Dosdoce-ko kide fundatzailea eta "La empresa en la web 2.0" (Gestión 2000 Argitaletxea) autorearen gidapean eman zen. Tailer honen xedea eduki digitalaren erronkaren aurrean kontuan eduki beharreko irizpidei buruz erreflexionatzen laguntzea zen. Tailer bikain honen amaieran, sari gisa Angel Maria Herrerari, Bubok-eko zuzendaria, eta Javier Celayari gure proiektua azaltzeko aukera izan genuen. Gure proiektuagatik zoriontzeak aurrera jarraitzeko adorez betetzen gaitu.

Azokak aukera anitzak eskeini zizkigun. Beste arloetan aro digitalaren inguruan bizi duten egoerari berri jakin ahal izan genuen. Honela, aberasgarri izan zitzaigun musika arloko profesionalekin solasean jardutea eta beraien azalpenak eta gomendioak entzutea.

Poztu gintuen bertan euskal argitaletxe garrantzitsuenetako zuzendaritzako kideekin topo egiteak. Atseginez jaso genuen beraietako batek bota zigun “¡Algo habrá que hacer!”, erakutsiaz kontziente direla aldaketa berriak datorzkigula gainera eta erantzun berri bila hasi behar dugula.

Laburbilduz, esperientzia bikaina izan da eta espero dugu gehiagotan bertan izatea. Eta zergaitik ez, mahai-inguru edota tailer batean izan non bertan liburudenda ezberdinetako lagunok eduki digitalen inguruan gure proiektu ezberdinak eta lan egiteko era ezberdinak azaltzeko aukera dugun. Ea hurrengo urtean posible den. Hainbeste jende ezezagun artean azkenik egunero aipatzen ditugun izenei aurpegia jarri ahal izanak ere asko bete gaitu. Eskerrik asko eta hurrenarte!

Irakurtzea behar dugu. Agian orain, eta hemen, inoiz baino gehiago.

“Está claro que el papel tiene muchas ventajas, eso no tiene porque cambiar. El mundo digital lo que hace a menos coste, una gran ventaja: el potencial se ensancha. No es poner de frente el mundo papel y el mundo on-line".

Luis Collado (Google Book Search)


madril   eduki-digitalak   ficod   arde   javier-celaya