Eta Guernica margotu du Picassok

Nola adierazi haragiaren eta izpirituaren oinazea? Ba ote dugu sarraski bat marrazki bakun batean gogoan hartzeko eskubiderik? Nola egin irudi bat 50 tona bonbaren uhina baino indartsuagoa izan dadin?

1937ko Apirilaren 26, Gernika, heriotza eta samina. "Condor" legio alemaniarrak eta "Saboia" aire kuadrila italiarrak burututako eraso degeneratu batek ehundaka pertsona erailtzen ditu. Erasoak guztia suntsitzen du, eraikinen %70 txikituta gelditzen dira aire eraso basatiaren eraginaz.

Hogeita hamabost egun eta gau askotako lanaren emaitza da Picassoren "Guernica". "Guernica" Pablo Picasso margolari ospetsuak egindako artelan famatua da, 1937. urteko Gernikako bonbardaketa irudikatzen du eta bakearen aldeko aldarria da. Margolanak 3,5 metro garai eta 7,8 metro zabalera du.

"Eta Guernica margotu du Picassok" beste maisulan bat da, zein liburu batean gauzatzen den. Artistaren bizitza, gerra, bonbardaketa, haren sorkuntza-prozesua urratsez urrats kontatzen duen liburua.

Gernika oroitzeak merezi du eta gertutakoaren nondik norakoak haurrek ulertzeko moduan deskribatzen dira ilustrazio eder eta hitz ulerkorren bidez. Artistaren bizitza oso bat, bonbardaketa bat, gerra eta margolan bat guztiak liburu batean isladatuta.

Liburu honek bokazio didaktikoa du eta bizitzararen eta pakearen aldeko garrasi ozen bat da.

Eta Guernica margotu du Picassok

Egilea:
Argitaletxea: Alberdania
ISBN: 9788498680188

Dena da posible. Baita pobre izatea ere. Baita urdina izatea ere. Baita elkarrekin bizi eta nork bere aldera begiratu. Baita, irudi bakar batean, aurpegi batean, aurpegi baten eskuinaldea eta ezkerraldea ikustea ere.