Google desafía a Europa

2004ko abenduaren 14an Googlek eskuartean zeukan egitasmoaren berri izan genuen, mundu mailako liburutegi garrantzitsuenetako apaletan aurkitzen ziren 15 milioi liburu digitalizatuko zituen hurrengo 6 urteetan. Azkenik errealitate bihurtuko zen hogeigarren mendeko ametsa: eskuragarri jarri edonorentzako munduko liburu denak. Hala ere, proiektuan inguruan pixkat hausnartu ezkero, bapatean aurkituko ditugu kezkagarri diren hainbat puntu ilun.

Jean-Nöel Jeanneneyk, saiakera honen bidez, europar kulturak honelako proiektuen aurrean ez baldin badu lehenbailehen ezer egiten biziko duen arriskua aurreikusten du. Idazleak Europak izan duen geldotasuna salatzen du bere ondare kulturalaren multipolaritatea babesterako orduan. Liburu hau alarma oihu bat bezala aukezten da, Europar Batasunaren barnean akzio kolektibo bat eragin nahian dabilena.

“Google desafía a Europa” maisulanak Google Book Search proiektua hobeto ulertzen lagunduko digu. Gure ordenagailuan egunero ibiltzen dugun bilatzaileagatik haratago ikusteko balioko digu eta proiektu europear baten inguruan hausnarketa ezberdinak bideratzen dira, gaur denak egi bihurtuak Europeana proiektuan.

Jeanneneyk "Google Book Search" proiektua biluztuko du, beraien digitalizazio proiektuaz jardungo da, kultura europearra osatzen duten testuak digitalizatzeko orduan hartu beharreko erabakiez ariko da, liburutegien eta liburuen etorkizunaz hitzegingo du, argitaletxeen eginkizunari buruz…

Liburutegi digitalen proiektuan, literatura aro berrian, liburuen digitalizazioan, Googlen edota Europeanan interesaturik dagoen edonork irakurri behar duen liburua da “Google desafía a Europa”.

Google desafía a Europa

Egilea:
Argitaletxea: Universitat de Valencia
ISBN: 9788437068626

En la primera página de presentación que hace Google de sí mismo, se puede ver repetida esta orgullosa profesión de fe: "La misión de Google consiste en organizar la información del mundo". Desde luego no es hipócrita, y da ganas de ir a comprobarlo de más cerca.

google-books   jean-noel-jeanneney