Antzararen bidea

Antzarek metro batzuk egiten dituzte burua moztu ostean. Oiloek ere berdin. Badira ordea, bururik gabe jaiotzen diren pertsonak. Pertsona hauek, ez dira gosez hiltzen, inguruko guztiak izorratzen saiatzen dira behin eta berriz eta gainera, inor baino gehiago bizi dira, ez dira sekula santan hiltzen. Baina tira, heldu diezaiogun eleberriari.

Eleberriari bi gertaera dramatikok ematen diote hasiera: batetik, Nafarroako Erriberan gerrate zibilaren aurreko garaiko altxatuen erailketak deskribatzen dira, eta bestetik, 2003. urtean Salouko apartamentu batean bonba bat manipulatzen duen bitartean hiltzen den gaztearen heriotza.

Eleberria aurrera doan ahala, gaur egungo egoerara eta errealitatera egokitzen da. Emakume bat, ama bat, bere iragana  eta bonba bat manipulatzen hil zen seme terroristaren osteko samina. Itsasoa begiratzea gogoko duen adinekoa eta gordetzen duen sekretua.

Idazleak deskribatzen dituen pertsonaiak egoera berezian aurkitzen dira, egoera lazgarriak, gordinak, oinazea lagun dute eta pertsonaien sentimenduekin jolastuz eleberrian barneratzen gaitu Jokin Muñoz idazleak konturatu gabe. Sentimentu eta naufragioz beteriko liburua da. Adinekoak naufragatu egiten du, ezin baitu burutik kendu bete gabeko promesa. Gaztea aldiz, gaurko gizartetik at sentitzen da, jokoz kanpo dago.

Pertsonaientzat oso garrantzitsua da itsasoa eta hemendik naufragoaren metafora sortzen da. Elaberri honek hainbat sari jaso ditu: Kritika Saria, Beterriko Liburu Saria eta Euskadi Literatura Saria besteak beste.

Antzararen bidea

Egilea:
Argitaletxea: Alberdania
ISBN: 9788498680027

Antzararen gainean jarria dago. Lerde hari bat ahoaren alde batetik erortzen zaio, ufadekin batera. Umeek mutu segitzen dute. Ilehoriak aire falta nabaritu du. Itolarria. Aiztotzarra ikusten du Demetrioren eskuan.