Nire aitaren fusila

Kurduak Turkia, Iran, Irak eta Sirian bizi dira. 25-35 milioi inguru dira eta horietatik 15 milioi Turkian bizi dira. Ez dirudi, ordea, nazioarteko komunitateari kurduen egoerak buruko min haundirik ematen dionik eta beste aldera begiratzen du legedien urraketa nabarmena denean. Europar Batasunean milioi bat kurdu etorkin dago, erdiak Alemanian. Nire herrian bat bizi da eta Mustafa du izena. Herriko Doner kebab batean egiten du lan Mustafak.

Ume bat besterik ez da Azad Xero Salim liburuaren protagonista nagusia. Baina behin liburua amaitzean hamazazpi urte ditu Azadek. 60-70 hamarkada bitarte horretan nerabe kurdu bati gertatzen zaiona da "Nire aitaren fusila". Hamarkada horretan  kurduek pairatu ziztuzten gehiegikeri guztiak nerabe baten ahotsean jartzen dira: derrigorrezko leku aldaketa, hizkuntz eta kultur adiera guztien ukazioa eta errefuxatuentzat kanpalekuak. Kurduen bizimodua kontatzeaz gain, famili baten eta munduan aukera bat bilatzen ari den gazte baten begirada da.

Azadek duen kontatzeko modua ez da gorrotoan oinarrituko, bizirik iraun nahi duenaren garrasi baikor bat da. Ez dago gaizto eta zintzorik, zapaltzaileak eta zapalduak daude eta guztientzat dago kritikaren bat. Kurduei buruzko istorio unibertsal bat da liburu hau eta nahiko garbi erakusten da, oro har, zein den munduko herri txiki batzuen egoera.

Hiner Saalem idazle bera da Azad Xero Selim, liburuko protagonista nagusia eta hiru izen batean biltzen ditu protagonistak: Selim bere aitonarena, Xero aitarena eta berea, Azad. Azken batean idazleak bere istorioa kontatzen baitu.

Ume baten istoria haundi eta erreal bat da eta betiko bezero batek esan bezela "lehendakari izateko derrigorrez irakurri beharko litzatekeen liburua". Lehendakari izan ala ez, errealitate eta sentsazio berrietara murgiltzen gaitu eta goxo-goxo irakurtzen den liburua da "Nire aitaren fusila".

Nire aitaren fusila

Egilea:
Argitaletxea: Alberdania
ISBN: 9788496310094

Esaten zuen kurdu jaio zela, lur aske batean. Gero otomanoak iritsi ziren, eta esan zioten aitonari: zu otomanoa zara, eta otomano bihurtu zen aitona.