Sommer jaunaren istorioa

Munoa Plazan itsasoari begiratzen egoten diren jubilatu zaintzaileen arabera, egunean hiru ero bainatzen dira itsasoan, ona egin nahiz txarra egin. Hiru ero hauetatik bi burusoilak dira eta bat potolito dago. Hiru heldu dira eta ume batek idatzitako hiru pertsonai dirudite. Nire herriko hiru ero hauek Sommer jaunaren antza dute. Ziur herri guztietan topa ditzazkegula Sommer jaunaren tankerakoak.

Sommer Jauna lurraldeko gizonik ezagunena zen. 60 kilometrotara gutxienez ez zegoen hura ezagutuko ez zuenik, ez gizon, ez emakune, ez ume -ezta zakurrik ere-, batetik bestera baitzebilen beti Sommer Jauna. Berdin zion elurra edo txingorra bota, trumoia edo euria aritu, haize-erauntsia bazetorren edo eguzkiak kiskaltzen bazuen, Sommer Jauna ibiliko zen.

Gaur egungo friki bat da Sommer jauna eta pertsonai nagusia behin baino gehiagotan topatuko da liburuari izena ematen dion gizon misteriotsu honekin.

Sommer jaunaren pertsonaia bi modutara uler genezake: gizarteak onartzen ez duen pertsonai horietako bat da, edo bestela, Sommer jauna da gizartea ulertzen ez duena.

Heldu baten pentsamenduetatik abiatuz gazte literaturaren mugan kokatzen den liburu bat da.

Liburuan aurki genitzazkeen ilustrazioak, Jean-Jacques Sempérenak dira eta malenkoniaz beterik daude. Semperek marraztutako pertsonai ezagunenetako bat “Nikolas Txiki” da.

Sommer Jaunaren istorioa, idatzitako lanaren antzerkirako moldaketa, 13 urtez katalanez ikusgai egon ondoren, euskal antzezlekuetara iritsi zen 2007. urtean Txalo Produkzioak eta Jose Ramon Soroiz aktorearen eskutik.

Baina, zergatik du hain arrakasta haundia Sommer jaunak? Zergatik erakartzen du hainbeste jende?

Agian irakurtzeko liburu errez bat delako eta guztiok daukagulako Sommer jaunaren ikutu bat.

Sommer jaunaren istorioa

Egilea:
Argitaletxea: Erein
ISBN: 9788497463973

Erabaki nuen hiruraino zenbatuko nuela, lasterketetan egiten genuen bezala, edo uretara sartzean.