Emakumezkoak eta liburuak

Amonek , amek, izebek, lehengusinek eta neskatilek liburuak atsegin dituzte. Amonak asko irakurtzen zuen eta gure amari berak irakatsi zion irakurtzen. Gure amak irakurtzen ikasi eta hogei urtera liburu denda ireki zuen. Emakumezkoek irakurriko ez balute Garoa liburu dendan oso argi dugu denda ixtera behartuak egongo ginatekela.

Garoa liburu dendan sartzen diren hamar pertsonetatik sei emakumezkoak dira. Emakumezkoek irakurtzea atsegin dute eta gure estatistika txikian garbi ikusten den bezala emakumezkoek gizonezkoek baino gehiago irakurtzen dute.

Agian ez dituzte As eta Marca bezelako aldizkaririk irakurriko baina liburuak irakurtzen dituzte. Liburu dendara sartzen direnean garbi dute zein libururen bila datozen.

Emakumezkoek liburuak oparitzen dituzte. Emakumezkoek literaturaz gozatzen dute. Emakumezkoa da haurrari ikastetxean irakurtzeko jarri dioten irakurgaiaren bila liburu dendadara etortzen dena. Ez dago zalantzarik, emakumezkoek gizonezkoek baino gehiago irakurtzen dute Zarautz-en.

Emakumezkoei kantak egiten zaizkie, olerkiak, esaldi politak eta idazle bat baino gehiagorentzat emakumea inspirazio iturri da. Gero eta idazle gehiago ausartzen dira narrazioak beste alde batetik egiten. Moda kontu bat baino zerbait gehiago da eta hainbat gizonezko idazleek emakume idazle izan nahi dutela dirudi. Agian emakume eta idazle izatea, izateko modu bat besterik ez da.

Ez dugu inolako zalantzarik, emakumezkoak irakurketaren transmisioan oinarrizko zutabe  dira eta irakurle fidelak izaki, euren seme alabak irakurketaz gozatzera bultzatzen dituztenak dira. Gure etxean horrela izan da eta beste hainbat etxeetan horrela denaren uste sendoa dugu. Emakumezkoek irakurri egiten dute.

Irakurtzea behar dugulako. Agian orain, eta hemen, inoiz baino gehiago: biba emakumea!


garoa   emakumezkoa   irakurlea