35 kilo esperantza

Esperantza izan ezean, ez dugu erne bizitzen asmatzen. Beste ezeren edo inoren esperantzarik ez daukanak, esku artean daukanarekin bizitzen ikasi behar du eta ondo izateko: astean behin esperoaren esperantzaz kupoitxoa erosi eta esperantzari pisurik jartzen dionik ere bada. Esperantza omen da azken unerarte mantendu behar den gauzarik bakarrenetako bat. Tori 35 kilo!

13 urte dituen protagonistak gorroto du eskola beste ezer baino gehiago munduan, are gehiago, gainera, bizitza izorratzen dio eskolara joan behar izanak. Ikasturtea errepikatzen ari da eta ez da ohartzen klasean gertatzen den guztiaz. Kasu galdu bat al da?

Liburu baten lehenengo hitzak garrantzitsuak omen dira irakurlearen atentzioa edo arreta bereganatzeko orduan eta sinez, liburu honen lehen hitzek  irakurle gaztea bete-betean bereganatuko dute. Protagonista-narratzaileak irakurlearekin bat egingo du liburuaren lehen orrialdetik azkeneraino.

Gai ezberdinak lantzen dira narrazioan, aiton-amonek bere billobengan izan dezaketen garrantzia esate baterako bikain irudikatzen du aitona Leonek. Gregoire gutariko edozein izan liteke, aitona Leon aldiz, aitona Paulo.

Gregoire-ri eskulanak egitea atsegin zaizko  eta idazleak adibide honen bidez berezi egiten ditu eskulanak eta ikasketa gaiak edozein haurrek bere ikastetxean plastika eta gainontzeko irakasgaiak bereizten dituen bezela. Eskulanak zoriontasuna dira, gainontzeko ikastorduak aldiz, buruko min bat.

Aitona Leonek bakarrik ulertzen du Gregoire baina eskolatik botatzen duten unean aitona Leon lehenego aldiz bada ere, haserretu egingo da.

35 kilo esperantza norberaren bizitza irakurtzea izan liteke.

35 kilo esperantza

Egilea:
Argitaletxea: Alberdania
ISBN: 9788496643093

Gorroto dut eskola. Beste edozer baino gorrotoago munduan. Eta hori baino gehiago, gainera... Bizitza izorratzen dit.