Jara

Jara komun ontzian eseri, oinak bidetean sartzen zituen kaskoei bolumena igo eta "Su Ta Gar" taldearen Itxaropena abestia behin eta berriz entzuten du. Ez pentsa Victor Jara musikari eta zine zuzendariaren inguruko liburu bat denik honako hau. Gure Jarak 13 urte ditu eta nerabe bihurtzen ari da.

Nerabe garaia nahiko gatazkatsua izaten da. Ume izateari utzi eta aldaketen garaia hasten da. Aldaketak gorputzean eta aldaketak buruan: errebeldia, negarrak, haserreak, lagunen konplizitatea, maitasuna, kezkak, masailak gorritzea, eskuetako eta bekokiko izerdi hotza, bihotz taupada gero eta azkarragoak, eztarriko korapiloa, hesteetako haize gogaikarriak, ikara, granoak, zenbait tik eta batez ere, lehenengo musua.

Lehenengo musu honek Jarari burukomin bat baino gehiago ematen dizkio. Urkok Jara musukatzen du. Musu motz bat, epela, mingainik gabekoa, igurtzi baten antzekoa, kili-kilia, epela eta batez ere, ederra.

Nerabezaroko maitasuna oso egoera berezian bizi ohi da eta Jarak bere lehenengo amodioarekin bizitza beste perspektiba batetik ikusten du, hainbat espektatiba eta jomuga sortzen zaizkio eta horietan oinarrituz, bere bizitza antolatzen hasten da. Guztia Urkoren inguruan gertatzen da.

Idazle elgoibartarrak irakurlearekin bat egitea lortzen du liburuaren haseratik. Deskribatutako egoerek bikain isladatzen dute nerabearen mundua. Maitasuna eta Su Ta Gar talde eibartarraren Itxaropena kantua lotze hutsa bat baino gehiagori oso gertukoa egingo zaio. Maitasuna, musika, lehen musua, hilekoa eta emakume egin eta bizitzak parean jartzen dituen oztopoak irudikatzen dituen gazte literaturari zuzendutako liburu bikaina.

Jara

Egilea:
Argitaletxea: Alfaguara
ISBN: 9788481474329

Kaskoen bolumena igo zuen. Une hartan, Jarari mundua komun hark zituen metro karratuetara mugatzen zela iruditu zitzaion.