Liburu eguna eta irakurtzeko beste modu bat

Liburuaren Nazioareko eguna ospatzeko asmotan Bilbora hurbildu ginen. Berastegi kalean jende andana zebilen liburuak eskuratu asmoz. Denetarik topa zitekeen salmahaietan. Jende marean sartu, lagunak agurtu eta, nahi gabe, irakurtzeko beste modu bat ezagutu genuen.

Salmahai batean aurkitzen zen Bilbao-New York-Bilbao eleberriak atentzioa sortu zigun. Bi tomo erraldoi ziren eta kilo eta erdi inguru pisatzen zituen bakoitzak. ONCEko stand-ean ginela ohartu eta bertako lagunekin solasteko aukera izan genuen Kirmenen liburu erraldoia aitzaki. Sei puntuz osaturiko irakurketa guztiz ezezagun bat ezagutu genuen. Hiruna puntutako zutabeak. Erliebeak.

Euren Bibliografia Zerbitzuaren berri eman ziguten. Zerbitzu honek liburuak eta aldizkariak Braillez transkribatzeaz gain, soinuzko bertsioak moldatu eta euskarri digitaletako moldaketak egiten ditu. Testu-liburuak, literatura eta hainbat eskuliburu ikusmen urriko eta itsuen esku. Sei puntutako matrize bat, hiruna puntutako zutabe paraleloetan eta erliebean jarriak. Konbinazioak eginez alfabetoko hizki guztiak lortuko ditugu. Puntuazio-zeinuak eta zenbakiak ere sor genitzazke. Sei puntu den-dena esateko, Braille sistema.

Zerbitzu honetan, liburudenda guztietan bezala, hilabeteroko nobedadeak argitaratzen dira argitaletxe ezberdinen kolaborazioari esker. Gazteleraz, katalanez, euskaraz eta gailegoz argitaratzen dira lanak. Braille sistemari esker ikusmenik ez duenak irakurri egin dezake, informatu, literaturaz gozatu.

Eten digitala estutu egin da eta, itsuek komunikatzeko sistema digital aurreratuenak erabil ditzazkete gainerako herritar oro bezela. Irakurtzeko modu berriek ere kolektibo honetan eragina dute. Adibidez, Podcasten erabilpenak eskeini dizkien aurrerapausu bikainak gorapaitu zizkiguten. Baita ere, garatzen ari diren aplikazio berrienen buruzko informazioaz jakitun dira. Adibidez, Kindle 2ak ahozko literaturan garatu duen "Read-to-me" aplikazioak kolektiboari eskeini diezaioken abantailaz hitzegin genuen.

Hatz mamiak irristatuz irakurtzea posible dela ikasi genuen. Liburu egunean euskerazko braille alfabeto batekin bueltatu ginen etxera.

Irakurtzea behar dugu. Agian orain, eta hemen, inoiz baino gehiago.


liburu-azoka   bilbo   braile   irakurketa-euskarriak   once   kirmen-uribe