Caperucita Roja

Ilustrazio eder batek irakurlea testutik aldendu al dezake? Zalantza izpirik gabe ilustrazio hauei esker Txanogorritxuren bertsio hau liburu bat baino zerbait gehiago da, artelan bat.

Gauza berri gutxi esan genezake Charles Perraultek 1697an idatzitako ipuin honi buruz. Grimm anaiak izan ziren ordea, neskatila eta bere kapa gorria mundu osoan zehar ezagutarazi zutenak. Guztiok irakurri, entzun eta kontatu dugun istorioa. Milaka bertsio daude amona bisitatzen duen neskatilaren inguruan. Liburuetatik haratagoko doan pertsonaia da Txanogorritxu, ia-ia izar bat, "ikono" bat.

Irakurleak ziurrenik badaki pertsonaia nor eta nolakoa den, amona basoan bizi dela eta neskatilak amonari ardoa, eztia eta pastel bat eramango diola otartxoan, otsoari zer gustatzen zaion edo nor izango den irentzia... Aldiz, bertsio honetan aurkituko dituen marrazkiak ez ditu espero. Zirrara berezi bat sortzen dute txekiar ilustratzailearen marrazkiek. Indar berezi bat dute.

Otsoa eta amonari basora eraman beharreko otordua bigarren maila batean geratzen dira. Pacovská ilustratzaile txekiarraren marrazkiek letretatik haratago doan dimentsio batean murgiltzen gaitu.

Marrazkiak txunditu egingo gaituzte eta bestela, galde otsoari ea irudi bidezko poesia atsegin duen.

Hau erregalo...

Neskatila goxo eta xarmant honen jarraitzaile ororentzat, Tomas Nilssonen Txanogorritxu 2.0 bertsioa gomendatzen dugu.

Caperucita Roja

Egilea:
Argitaletxea: Kókinos
ISBN: 9788496629868

Caperucita, fíjate en las flores tan lindas que hay por aquí.