Hezkuntza materialen digitalizazioak irakurketa ohituretan ezarriko dituen aldaketak

Argitaletxe bat baino gehiago kaka dariola dago. Asteazkenean espainiar argitaletxe bateko zuzendari komertzialak adierazi zigun bezala: "Bizpairu argitaletxe soilik daude momentu honetan erronkari aurre egiteko moduan, egoera oso larria da!". Zuzendariak kirioak dantzan zituen eta urduritasun honen erantzulea, Zapateroren albistea.

“2010/2011 ikasturtetik aurrera, ikastetxe publiko eta kontzertatuetan lehen hezkuntzako 5. mailako ikasle orok erabilgarri izango du ordenagailu portatil bat derrigorrezko bigarren hezkuntza amaitu arte”.

Lehenik eta behin garbi adierazi nahi dugu artikulu honetan ez dugula ordenagailu hauen balioa zalantzan jarriko ezta irakurleak sarean jaso dezakeen ezagutza askeaz hitzegingo. Oraingoan ez behintzat.

Gure Nostradamus ideiei jarraituz, irakurle digitalen lehen belaunaldia muturren aurrean dugu, bi begidun irakurlea, irakurle-irakurlea. 9-10 urteko haurra.

Orain arte askotan erabili dugu lelo hau: “Irakurleak aukeratuko du zein euskarri erabili”. Argi dago, guztiok, paperezko formatua atsegin dugula. Arrazoia garbia da, gure irakurketa guztiak (ikasketak barne) paper baten gainean eman ditugu. Liburu artean hezi eta hasi gara, zoriontzu gainera! Beraz, zergaitik aldarazi orain arte satisfakziodun esperientzi bat izan dena?

Garaiak aldatzen ari dira eta agian belaunaldi digital berriak teknologia aurrera doan heinean egingo digun galdera honakoa izango da: nola irakur dezakezu paperean? Guztiz deserosoa da gero! Irakurle berri hauek ez dute berregingo pantailan irakurtzea zein erosoa edo deserosoa den galdera unibertsala. Teknologia aurrera doan bezala, agian planteatuko duten galdera alderantzizkoa izango da: Nola irakur dezakezu paperean? Guztiz deserosoa da gero! Guzti hau noski, prozesu baten ondorio izango da eta irakurleari bide berriak ireki besterik ez zaizkio egingo.

Liburutik haratago doan errealitate bat da. Garai batean gelako neskatilei notatxoak jartzen genizkien euren estutxetan, gaur egun gelako neskatil eta haurrek notatxoak tuenti, facebook eta antzeko sare sozialetan zintzilikatzen dituzte. Jokamoldeak eta usadioak aldatzen doaz irakurketa ohiturak aldatuz doazen bezala, eta guzti hau lehenago onartu ezkero hobe!

Guzti honek, liburuaren sektorean eman behar zuen aldaketa aurreratu besterik ez du egiten. Orain dela urtebete eskas, etorkizun urrun batean eroren batek zerbait antzematen zuena, jada bertan dugu. Lehenago prozesu ezberdinetan banatzen zen aldaketa, epe luzeago batean, orain aldiz “sprint” bat bilakatu da. Argitaletxeei urtebete geratzen zaie irteeran ondo kokatzeko. Hortik aurrerakoak...

Orain arte denak pronostiko hutsak izan dira. Belaunaldi berrietako irakurletaz hitzegiten genuenean ezin genuen datarik ezarri. Ez ginen kapaz irakurle berri hau deskribatzeko. Orain ordea bai, belaunaldi hau, orain 9 urte dituzten haurrena da, 2000 urtean jaiotakoak. Hauek izango dira “esperimentu” honetan parte hartuko duten lehen haurrak eta aldaketa martxan jarriko dutenak.

Hau erregalo...

Espainiar argitaletxeko komertzial zuzendariari, norberak ordenagailuz ikasteko sistema eta irakurle digital belaunaldi berria ez zitzaigula arrotza egiten adierazi genion, hemen bertan adibide polit bat bagenuela: Ikastolen elkarteko Ikasys programa eta hauek direla etorkizuneko irakurleak.


etorkizuna   hezkuntza   ikasys   eskola-20   eduki-digitalak