Zoaz infernura, laztana

Gizakiok eratu dugun elkarbizitza-sistemako gaixotasunik larrienetako bat. Drama baztertu bat izan arren, ezkutuan bada ere, herririk hurbilenean egunero ematen den arazo hedatua: erredurak, hausturak edo ubelduak, azalpen sinesgarririk gabe kolpeak, izua, mespretxua, irainak, beldurra eta nahi baino gehiagotan heriotza...Garbitu betaurrekoak, liburuak eta gaiak merezi du eta!

  1. urtean Euskal Herrian 1142 gizon atxilotu zituzten beraien bikotea edo bikotekide ohia astintzeagatik edota urrutiratze ordena apurtzeagatik. Kopurua %20 igo da aurreko urteko datuekin alderatuz gero. Nahikoa da egunkari, albistegi nahiz irratia piztea ankerkeri guzti honetaz jabetzeko. Ezin da beste alde batera begiratu eta ezer gertatzen ez denaren itxura egin eta Anduk ez du beste aldera begiratzen.

Emakumezko diren bi ahotsen eta narratzaile neutro baten bidez egoera larri honen aurrean emakumeak irensten duen barne mundua desbribatzen da. Tratu txarrek baino pisu gehiago hartzen dute "trama" honetan emakumearen sufrikarioaren deskribapenak. Eta sinez, psiko-izuaren azalpena maisuki burutzen du idazleak.

Idazkera gaiak eskatzen duen modukoa da, azkarra eta "bixi-bixia", gardena, bikote bizitza den modukoa. Ariketa honen bidez idazleak irakulearengana heltzea lortzen du. Intriga baino gehiago psikologia gailentzen da eleberri guztian.

“Zoaz infernura, laztana” liburuak duela 30 bat urte idazleak idatzitako ipuin bat du oinarri, zeina, gertakari erreal batean oinarrituta zegoen. Garai bateko ipuina telebistarako moldatu ostean eta emakume hura ulertzeko ahaleginaren ondorioa da eleberri beltz hau. Liburuak 2008ko Beterriko Literatur Saria irabazi du.

Osasuntsu mantentzearren, Anduk ez du soilik jana zaintzen, Zarautzetik Getariarako paseoa egiten edo eguzkia hartzen; idazle gutxi batzuk ausartzen diren “bere idazketa re-inbentatzearen ariketa" praktikatzen du.

Bejondeikela Andu!

Opari bezala

Zoaz infernura, laztana eleberriaren pasarte bat.

Zoaz infernura, laztana

Egilea:
Argitaletxea: Alberdania
ISBN: 9788498680447

Begiak itxirik, senarraren heriotza imajinatzen zuen. Auto istripu batean, ehizan zebilela, bihotzekoak emanda.