Mila ezker

Zer dute amankomunean Jimmy Hendrix, Julia Roberts, Fidel Castro, Hans Christian Andersen, Lewis Carrol, Jean Genet, Franz Kafka, Mark Twain, Monica Seles, Diego Armando Maradona, Marilyn Monroe, Picasso, Napoleon, Marie Curie eta nire anaiak? neurriz gaindiko talentu bat dute guztiek eta nire anaia ere, ezkerra da.

Txiki-txikitatik eta jaten ikasi bezain laister nire anaia mahaiburu izendatu zuen amonak. Nire inbidirako, kapaxotik mahaiko presidente izatera pasa zen bapatean. Amonak trabarik ez egiteko zela zioen. Nire anaiak ez du sekula santan etxean kontserba latarik ireki. Nik hasiera batean ulertzen ez banuen ere, lata-irekigailu berezi bat behar omen zuen bere trebezia erakusteko. Espirala eskuinean zuten kaierak erabiltzen zituen eta hau gutxi balitz txorroskilo berezi bat zuen bere izen eta guzti. Frontoian jolasten genuenean eta galtzen zuen oro, ezker pareta eskuin "kabroi" baten asmakuntza zela zioen -Zergatik dago ezker pareta dagoen lekuan eta ez eskuinean? Zergatik ez daude bi paret?-.

Idazleak saiakera labur honetan ezkerra izateari buruz jardungo du alor ezberdinak ikutuz: artea, musika, literatura, kirola, logika, matematika, genetika, matematika... Maisuki eta arretaz inguruari erreparatuz ezkerraren munduan murgiltzen gaitu idazleak gertuko nahiz urruneko adibideen bidez: Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestaok ezkerraldea osatzen dute ibaiaren ikuspegitik. Leonardo Da Vinci, Retegi I, Maradona eta Ned Flanders Simpsondarren bizilaguna ere, ezkerrak dira.

Liburua hasi eta eskuina naizen aldetik, liburua eskuin eskuaz eusten dudala ohartu naiz eta orrialdeak ezkerrarekin pasatzen ditudala. Nire anaiak eta ezkerrek nola eutsiko dute liburua? Orriak eskuinaz pasako dituzte? Edo agian, ni neu ere ezkerra naiz? Zuk nola eusten duzu liburua irakurtzerako orduan?

Ezkerra baldin bazara, baduzu jada protagonista zaren liburu bat. Aldiz ezkertiarra ez bazara, liburua ezker aldea eta atzerapenaren arteko gezurrezko erlazioa hausteko froga garbia da. Azken batean bihotza ezkerrean badago arrazoi zehatz batengatik da, ez ala?

Hau erregalo...

Historian zehar izan diren pertsonai ezker batzuk erakusten digun bideoa.

Mila ezker

Egilea:
Argitaletxea: Susa
ISBN: 9788492468102

Zergatik da ezker pareta? Zergatik dago triedroa alde horretan eta ez bestean?