Gracias

Txiki-txikitatik erakusten diguten lehenengo hitzetako bat da. Nori ez diote gurasoek «Zer esaten da?... Eskerrik asko!» esan? Hain merkea bihurtu al da eskerrak ematea? Zein da ordea, eskerrik asko hitzaren benetako esanahia? Zergatik eskerrak beti asko dira eta sekula santan ez gutxi?

Edozein tabernetan pintxoren bat hartu eta eskuak garbitzeko paperezko mahai zapian: eskerrik asko. Pintxoa eta edaria ordaindu ahala, tiketean: eskerrik asko. Tabernako tabako makinak ere, "Chester" paketea erosi eta txanponak irentsi ondoren: eskerrik asko. Ospa egiterako unean zerbitzariak barraren beste aldetik: eskerrik asko eta gero arte. Atea ireki eta parez datorrenari sartzen usten badiozu: eskerrik asko.

Asko gustazen zaigu eskerrak ematea eta jasotzea. Sarritan ordea, maite ditugun ingurukoei esatea ahaztu egiten zaigun hitz bat da: esker mila, mila esker, anitz esker, esker anitz, eskerrik asko eta azkena, merci.

Protagonista nagusiak liburuan, bere ibilbide artistikoaren omenaldia jasotzen du. Eszenatokira igo eta publiko guztiaren aurrean eskerrak eman beharko ditu. Eskerrak ematearen inguruko gogoetak dira protagonistaren ahotan. Artistak bere lanari buruz hitzegingo digu, kritikoei buruz, kezkei eta beldurrei buruz. Idazleak mantso-mantso barne munduan murgiltzen gaitu.

Eskerrak ematen dituzun horietako bat baldin bazara eta Pennac atsegin baduzu, ez eman eskerrik eta irakurri liburua.

Opari bezala...

Eskerrik asko mila modutan esan daiteke: hitzez, idatziz, keinuz, begirada batez, irrifar txiki batekin edo gure ingeleseko maisuaren moduan.

Gracias

Egilea:
Argitaletxea: El Aleph
ISBN: 9788476698365

Como todos los géneros, el agradecimiento obedece a leyes.