Euskaldun bat Marten

Urrats txikia gizon batentzat, baina jauzi erraldoia gizadiarentzat. Neil Armstrong-ek ilargian oina jartzera zihoala esandako esaldiaren ildoan mila eta bat interpretazio daude. EEBBetako bandera haizeak astintzea ez zela posible, itzalak gezurretazkoak zirela... Interpretazioak interpretazio, 600 milioi pertsonak telebistaz ikusi zuten eta horien artean, Getarian maisu zegoen ikaztegietar batek interpretaziorik politenetako bat sortu zuen: bere ikasleentzat ipuin bat.

Duela 40 urte, gizakiak Ilargia zapaldu zuen aurrenekoz, eta maisuak gertakari honetatik abiatuz, *“Euskaldun bat Marten” *ipuina sortu zuen bere ikasleenzat opari moduan. Gaur 40 urte, Neil Armstrongek urrats handia egin bazuen ere, kontutan hartzeko pausua ere eman zuen Iñakik 14.629 haur eta gaztetxo nafarren liburu kuttunetako bat idaztean. Honexegatik pasa den urtean Juul saria jaso zuen. Nafarroan ezik, zinez, Zarautzen aurtengoan ere, libururik irakurrienetako bat da. 1982an argitaraturiko ipuina, lehenengo zientzia-fikziozko euskal liburua kontsidera daiteke.

Zarauzko Santa Barbara mendian espazio-ontzi bat agertzen da. Unai, pertsonai nagusia, espazio ontzira igo, ilargi ondotik igaro eta astronauta amerikarrek utzitako tresna eta bandera tente ikusi ostean, Martera iristen da.

Zarauztarrek Marte Pagoeta gainean edo Getariako Arratoi gainiean ez dagoenez, ez zekiten nora jo haren berri jakiteko eta NASA-k bere gain hartzen du auzia. Bitartean, udarako asteburuetan gertatu ohi den bezala, mundu guztiaren arreta Zarautzen jartzen da... Urtebeteren ostean, Unai Martetik itzuli eta Santa Barbaran lur hartu ondoren, zarauztarrek alkate izendatzen dute. Alkate berriaren martzioano lagunek noski, udara Zarautzen pasa zuten.

Santa Barbara mendiaren atzekaldean eguzkia izkutatu aurretik, gaztetxoenek Zarauzko hondartzan gustora irakurriko duten liburua.

Urrats txikia gizon batentzat, jauzi erraldoia gizadiarentzat eta ipuin bikain bat ikasleentzat!

Bejondeikela Iñaki!

Opari bezala...

Espazio-ontziaren lur hartzea zehazki non gertatu zen bideoa erregalo.

Euskaldun bat Marten

Egilea:
Argitaletxea: Ibaizabal
ISBN: 9788483940808

Lendabizi, haurrak izutu egin ziren baina, ondo begiratu ondoren, ovni eder bat ikusi zuten Santa Barbara gainean.

inaki-zubeldia