Contrarreloj

Gehienetan aho bero batzuk gara. Nahikoa al da txirrindulari baten pedal kolpe bikaina dopatu egin dela pentsatzeko? Ez gaitezen nahastu, txirrindulari guztiak ez dira gaizkile. Txirrindularitza, erailketa bat, dopina, eta nobela beltza oso gutxitan elkar topatu dira. Tori adibide bat!

Txirrindularitzak duen idealismo guztia bigarren maila batean geratzen da tropel barruko erailketa bat tarteko, dopina eta beste hainbat interes elkar nahastuko dira. Frantziako tourra txirrindularitza lasterketa ezik, milioi askoko negozioa da. “Grande boucle”-a txirrindulari onenen urteko zitarik garrantzitsuena da, baina, era berean, interes eta euro asko mugitzen ditu.

Tourmaleteko puntan amaitzen den laugarren etapa ikusgarriaren ondoren, Tobias Gros, lau urtez jarraian tourreko txapeldun izan dena hotelean eraila aurkitzen dute. Berehala, samina, zurrumurruak eta era guztietako susmoak zabaltzen hasten dira: bigarren postuez asperturik dagoen txirrindulari bat, txirrindulari ohi bat eta bere emazte erakargarria, bere haurren kustodia babestu nahiean dabilen “ex” bat, txirrindulari ohi baten aita edo doktore makur baten urrezko ziringak. Aho guztiak isildu asmoz, Luis Carrionek Ricardo Cupido detektibea kontratatuko du eta detektibea tropelaren barrura sartu eta txirrindularitzaren sekretu guztiak ezagutuko ditu.

Elaberriak, tourrak adina kapitulu ditu, 21. Txirrindularitza eta txirrindulariei eskeinitako omenaldi bat da liburua. Zalantza izpirik gabe idazleak txirrindularitza maite du. Nahiz eta “tour imaginario” bat izan, ibai, herri eta mendi tontorren izenek errealitatean murgiltzen gaituzte.

"Contrarreloj" gustatuko egingo zaizu:

  • Tropela.net eko kiniela egiten baduzu.
  • Igande goizetan bizikleta hartu eta "Zakila buelta" egiten duen horietako bat baldin bazara.
  • Edo gure antzera, Xabier Usabiagaren ahotsak hipnotizatu eta siestan erortzen den horietako bat baldin bazara.
Opari bezala...

Xabier Usabiaga, Fermin Aramendi eta Txomin Perurenaren bideo emanaldi ikusgarria: Euskal Herriko txirrindulariak Tourrean.

Contrarreloj

Egilea:
Argitaletxea: Tusquets
ISBN: 9788483831373

Entonces se limitó a mantener el ritmo y a guardar fuerzas para imponerse sin dificultad en la cima del Tourmalet