El mejor humor inglés

Liburu hau ezin izango duzue erosi. Baina zuen liburutegi pertsonalera gehitu nahi baduzue erregutu iezaiozue zuen liburu dendariari, ziurrenik altxor baten moduan gordeta edukiko baitu denda atzean duen biltegian. Ez joan lotsagabe-lotsagabe, literatura ingelesa maite duzuela eta british humour pixka bat duen libururen baten bila zabiltzatela adierazi. Ea suerterik duzuen!

Jorge Herralde editoreak, Anagrama argitaletxearen 40. urtebetzea ospatu asmoz taberna batean festa bat antolatu ordez, hain ezagunak diren “liburu hori” bat oparitu nahi izan dio irakurleari. Literatura ingelesak presentzia haundia du argitaletxearen katalogo guztian eta ospakizun honetarako hamaika autore ingelesez osaturik dagoen antologia txiki bat osatu dute.

Jakina den moduan, ingelesak izan ziren football-a asmatu zutenak eta nola ez, Herralderen gidaritzapean Enlaces banatzailearen promozio liburu hau hamaika idazle ingeles galaktikoz osatua dago: Wodehouse, Saki, Waugh, Sharpe, Roald Dahl, Alan Bennett, Julian Barnes, Martin Amis, Ian McEwan, Douglas Adams eta Nick Hornby.

Liburua umore onez Londoneko metroan irakurtzen hasi gara, Central Line, Bethnal Greeneko geltokian. Hamaika geltoki igaro ondoren, Notting Hill Gaten jeitsi eta pare bat pinten presentzi dotoreaz harro, sense of humour haundiago batez amaitu dugu liburua. Berriz ere, metroan sartu eta elkarrizketak entzuten ditugun bitartean british humour delakoa desagertzear dagoela ohartzen gara. Gixarajoa London hartu duten espainiarren eta italiarren eskutan erahila izan da.

Liburua berez, Ingalaterran hain ezaguna den 2X3 formula bidez lortzen da, alegia bi liburu erosi eta hirugarrena opari. Hala eta guztiz ere, hona hemen gomendioa. Ostiraleko azken orduan hurbildu zaitezte gertuen duzuen liburu dendara, zortzirak laurden gutxiak bueltan, ostirala izanik, liburu dendaria umoretsu egongo baita, denda itxi eta ostiralero moduan bi ardo hartzeko prest.

God save the liburu dendaria!

El mejor humor inglés

Egilea:
Argitaletxea: Editorial Anagrama
ISBN:

Tras haberse visto obligada por la circulación a dejar su cochecito en un garaje a mitad de camino de Bethnal Green.

jorge-herralde   anagrama