Lorentxo Portularrume, argazki erakusketa

Lorentxo Portularrumeren argazkietan mendi paisaiak, itsas ertzak, erretratuak eta natura zentzu zabal batean ulertuta nabarmendu daitezke.

Orain hogeita hamar urte baino gehiago afizio moduan hasi eta herriko enbaxadore bihurtu zaigun argazkilariak edertasun naturala harrapatzea joera bihurtu du bere argazki kamararekin.

Udaberria hasi besterik ez denean egin naturaren osotasun eta edertasunaz gozatzeko aukera ezberdin bat izan daiteke Garoako sotora jeitsi eta Lorentxoren argazkiak ikustea. Gonbidatuta zaudete.