Pako Aristiren poesia errezitaldia "Urari ostutako poemak"

Pako Aristiren laugarren laugarren poema liburua da "Urari ostutako poemak”. Inprentatik liburua atera berri lehendabiziko errezitaldia Donostiako Garoa Kultur Lab-en (Gros auzoa, Zabaleta kalea 34) egingo du.

Laugarren poema liburua da idazle urrestildarrarena. Hamarkada bat baino gehiago igaro da aurreko poema liburua, Libreta horiko poemak argitaratu zuela.Ahots heldu bat ageri da poema liburuan, iraganari begiratzen dion ahotsa.

Bazatoz?

Urari ostutako poemak

Egilea: Pako Aristi
Argitaletxea: Susa
ISBN: 9788492468591

Denbora asmatu zuenak —orduak gure menera makurtu nahia— ekintza militar bortitza gauzatu zuen izakien arteko oreka purtzilaren aurka, jakinduriari abiadura kontrajarriz.