50

Argi dago liburuko hitzek gaitasun seduzitzaile handiagoa bereganatzen dutela imajinak eta musikak lagundurik datozenean (CD). Patxi Zubizarretak 50 urte bete eta "50" izeneko liburu-objetua aurkeztuko du Joserra Senperenaren musika eta hainbat lagunez inguraturik Donostiako Garoa Kultur Lab-en.

Mintxo Cemillánen marrazkien bitartez, istorioak indar sinboliko berezia eskaintzen du, eta oihartzun iradokitzailea Joserra Senperenaren pianoarekin (CD). Baina, horiekin batera, Oihane Igerabideren harpa ere entzungo dugu, eta Maddi Oihenart, Antton Valverde eta Rafa Berrioren ahotsa. Argi dago liburuko hitzek gaitasun seduzitzaile handiagoa bereganatzen dutela imajinak eta musikak lagundurik datozenean.

50

Egilea: Patxi Zubizarreta
Argitaletxea: Txalaparta
ISBN: 9788415313922

Joseba pianista desafinatuak 50 urte. Nikolas idazle patetikoak eta Rafael pintore apatikoak bainuetxe batean eskainiko duten errezitaldi baterako gonbita egin diote, ezusteko oparia izango delakoan. Hala, bada, road movie gisako batean aurrena eta ur termalen inguruan gero, nork bere bizi-tzari begiratuko dio, isilpean; eta nork bere sekretua kontatuko du, ahopean...