Paperezko Antzerkia: 'Zapatak', Ainhoa Alberdi (Donostia)

Paperezko Antzerki zikloa irekitzeko Ainhoa Alberdiren 'Zapatak' monologoa dakargu. Aukera ezin hobea zikloa hasteko, izan ere, moderatzaile eta koordinatzailea barrenetik, akzioan, ezagutzeko aukera izango baitugu. Alberdi arduratuko da hilabeteroko antzerki saioak moderatzeaz ostegunetik aurrera. Antzerkiaz gozatzeko topagune bat, arte honetaz mintzatzekoa, ikusiko ditugun obren egile eta aktoreekin. Bazatoz? (Sarrerak Garoan salgai)

Antzerkilaria: Ainhoa Alberdi Gisasola Musikaria: Oraindik zehaztu gabe.

SINOPSIA:

Emakume bat. Bonba hotsak. Eskuan zapatatxo bi. Iraganez betea dator. Zapaten artean. Orainean zauriak sendatzera, etorkizunean libre hegan egin ahal izateko, Aurrera, beti aurrera haizearen norabidean!

Sarrerak Garoa liburu-dendetan (Zabaleta kalea 34)