Paperezko Zinea: 'Ruins' sorgin ehiza (Donostia)

Paperezko Zinearen lehen hiruhilekoa zinema dokumentalari eskeiniko diogu. Hiru lan bikainekin eskeini ere. Lehenengoa Zoe Mavroudi zinegilearen 'Ruins', 2012an Grezian HIESA izanagatik jazarriak izan ziren emakume batzuen istorioa kontatzen du. Sarrerak aldez aurretik erosi nahi badituzu pasa zaitez Garoa Kultur Labetik, Zabaleta kaleko 34. zenbakian.