'Larremotzetik' performacea Hasier Larretxearekin (Donostia)

Orain arte egin aurkezpen hunkigarri eta bereziena izanen da larunbat honetakoa. 12:30etan puntuan, hasiko da, lagun eta familiartean. Egiazko aurkezpena izanen da bai. Egi asko esango dira, eta baita liburuaren hegi asko ezagutu ere. Ugari baititu Larretxearen azken lanak. Zabaleta kalea moztuko dugu: Poesia aizkora da!

Bere lan intimoena izateaz gainera, pertsonengan sinisten duen eleberria dela adierazi dute Erein argitaletxeko kideek. Pitxi bat.