Paperezko Antzerkia: 'Conccertino para orgánico y palabro' (Donostia)

Garoa Kultur Labeko antzerki zikloko bigarren edizioa honakoa. Ainhoa Alberdik dinamizatzen duen saioan hir aktore oso dibertigarri, eta obra zoro bat izango ditugu. Ez galtzekoa!

Obra mota: Errezital poetiko-absurdoa, zuzeneko musikarekin
Aktoreak: Joseba Roldán, Iñaki Santos eta Ebi Soria
Iraupena: 55 minutu
Sinopsia:
"Zuzeneko musikarekin lagundutako errezital poetikoa edo kontzertu bizi bizi bat, unean uneko hitzekin. Bi musikari organiko eta palabroa hartzen duen aktorea. Antolatzaile lanetan bi aktore eta desantolatzen duen musikaria. Kontatzen, kantatzen, jartzen eta kentzen duten hiru ahots. Aretora sartzen den elefantea. Garagean bizi den olagarroa. Katu beltzaren hanka eta zakur arraroaren barazkia bezalaxe. Berunezko ahatearen lumaz betetako burkoa bezala. Kontatu eta jo, jo eta kontatu. Altzaporru!