Paperezko Lagunak: 'El Amante' (Zarautz)

Zarauzko liburu-dendako gaztelaniazko irakurle klubaren lehen bilkura. Margueritte Durasen 'El Amante' eleberriaren inguruan solasaldia.

Literaturaren idazle garrantzitsuenetariko bati omenaldia eginaz hasiko du urtea Patricia Getek zuzendutako irakurle taldeak. Margueritte Duras (Indochina, 1914- París 1996), hain juxtu, aurten ospatuko dugu bere jaiotzaren mendeurrena. Eta 'El Amante' da aztergai izango dugun eleberria, ziur aski bere lanik laudatuena, 1984an Goncourt saria irabazi zuena. Bere prosa fresko eta zuzenak gaur gaurko idazle bihurtzen du Magueritte, indar handikoa. AEBtako madarikatutako idazle belaunaldiko gizonezko autore guztiei aurre egin diezaiokeen emakumezkoan ibihurtuz horrela. Zuzen eta zorrotz idazteagatik, ahoan bizarrik gabe. Urriaren 13an, 20:00etan Duras eta bere obra biluztuko ditugu. Ausartuko al zara?