'Perretxikoekin gozatuz' Garoan (Zarautz)

Onddo eta perretxiko garaia da, eta mendi bueltarekin bilketa egin ostean, sukalde guztietako burduntzi eta sartaginetan eginten dute salto urte sasoi honetan. Ederra da berauen usaina. 14tik 26ra bitarteko egunak mikologiaren egunak dira Zarautzen. Arkamurka elkarteak jardunaldiak antolatu ditu, eta nola ez, Garoak parte hartuko du liburu eder baten aurkezpenarekin.

Daniel Palacios Quintano, mikologo eta aste honetako jardunaldien zuzendari teknikoak, "Disfrutando de las setas" (Perretxikoekin gozatzen) liburua aurkeztuko du Trinitate Kaleko 7. zenbakian. Mikologian duen ezagutzan sakondu du 683 espezie aztertuz eta 18 orrialde eskainiz gastronomiari. Urriaren 21ean, asteartez, autorearekin solasaldia izango dugu Garoan. Gastronomia ona maite duzu? Onddo bilketan aritzen zara? Garoan duzu zita!