UR: Euriaren Liburua (Donostia)

Liburu hau txikitako euri-jolasen oroitzapenenetatik jaio zen. Elena Odriozolaren irudi hauek testuekin euri-jolasean jaio ziren. Oihaneren musika hau euri-doinuekin jolasean jaio zen. Grabazio hau lagun arteko jolasean jaio zen, hitzaren euri-festa batean. Ezustekoen kutxa hau euri-jolaserako gonbita duzu, mundura «euri-ekarri» eta bere itsasora garamatzan bizitzarekin jolasteko. Haur, guraso eta lagun ugari bildu gara, testuak grabatuz jolastera, ontzat eman arte errepikatuz, hitzaren zi- rrara sentituz.

Euriaren eta bizitzaren jolas gisa jaio zen honekin jolasten jarraitzera gonbi- datzen zaitugu.

Liburu hau txikitako euri-jolasen oroitzapenenetatik jaio zen. Elena Odriozolaren irudi hauek testuekin euri-jolasean jaio ziren. Oihaneren musika hau euri-doinuekin jolasean jaio zen. Grabazio hau lagun arteko jolasean jaio zen, hitzaren euri-festa batean.

Ezustekoen kutxa hau euri-jolaserako gonbita duzu, mundura «euri-ekarri» eta bere itsasora garamatzan bizitzarekin jolasteko. Haur, guraso eta lagun ugari bildu gara, testuak grabatuz jolastera, ontzat eman arte errepikatuz, hitzaren zirrara sentituz.

Euriaren eta bizitzaren jolas gisa jaio zen honekin jolasten jarraitzera gonbidatzen zaitugu.

Liburua Unai Pascual, Juan Kruz Igerabide eta Elena Odrizolak aurkeztuko dute.